BERRIAK

Uztailak 11 eta 12 Uda Ikastaroa: NORTASUNA EUROPAR HIRIETAN

Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen artean, “Europako Hirien Nortasuna” izeneko ikastaroa burutu zen uztailaren 11 eta 12an. Hauek, nortasunaren gaia hirien etorkizunari buruzko eztabaidara txertatzea zuten helburu. 

 

Gai nagusiaren hainbat alor landu zituzten ikastaroan parte hartu zuten aditu desberdinek. Hizketan aritu zen lehena University of Oxford-eko irakasle den Igor Calzada izan zen. Honek, jorratu zuen gaia “Hiri nortasuna. Hirien Nortasuna Aldatzen ari al da?” izan zen. Hurrengoa Kerri Farnsworth izan zen, The Academy of Urbanism-ekoa. Honek, “Nortasuna Londres eta Manchesterren” bere hitzaldiaren bidez, bi hirien identitate konparaketa bat landu zuen. Hirugarrena Oriol Estela izan zen, Bartzelonako Plan Estrategiko Metropoliarreko koordinatzaile nagusia. Estelak, “Nortasuna Bartzelonan” gaiari buruz eztabaidatu zuen. Asteleheneko azken hizlaria, CIEDES erakundeko Zuzendari Gerente den Mª Carmen García izan zen. Azken honek “Nortasuna Malagan” gaia azaldu zuen. 

 

 

 

Ikastaro honen zuzendari diren Kepa Korta eta Alfonso Martinez izan ziren bigarren egunari hasiera ematearen arduradunak. Donostiako Estrategia Bulegoko Zuzendari-Koordinatzaile den Kortak, “Hirien Nortasun eta Singulartasuna”-ri buruz jardun zuen. Jarraian, Martinezek “Nortasun Birtuala eta Nortasun Erreala“-ren kontzeptuak azaldu zituen. Azkenik, Donostiako (Iñaki Gurrutxaga), Bilboko (Mikel Álvarez) eta Gasteizko (Iñaki Prusilla) udaletako ordezkari politikoen eta Baionako udaleko Kultura eta Ondarearen Zuzendariaren (Mª Cristine Riviere) eskutik eztabaida mahai inguru bat ospatu zen. Bertan, “Gure Hirien Nortasuna: Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Baiona” izenburutzat hartutako eztabaida jorratu zuten. 

 

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS