AGENDA

Hurrengo ekitaldiak
Iraganeko ekitaldiak

Une honetan ez dago ekitaldirik erakusteko.

02/10/2024 - 04/10/2024

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua

Gasteiz

2024ko urriaren 2, 3 eta 4ean Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua izango da. Eusko Ikaskuntzaren hitzordu nagusienetako bat, mendeurreneko -2018an-  azken kongresutik hona egindako funtsezko azterlan eta lortutako emaitza nagusiak ezagutzara emateko parada izango dugu bertan. Gizartearentzat, herriko eragileontzat eta, batez ere, bazkideontzat, galdu ezineko hitzordu garrantzitsua izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO →
08/11/2023 - 09/11/2023

Adinberri Silver Forum

Donostia

Adinberri Silver Forum-en, sektoreko profesional guztiak bildu egingo dira ekitaldi inspiratzaile eta praktiko batean, kongresu bat eta azoka bat konbinatuz. Kongresuan nazioarteko izen handiko hizlariak izango dira eta azokan Silver Ekonomiaren azken berrikuntzak ezagutaraziko dira.

INFORMAZIO GEHIAGO →
16/02/2023 - 16/02/2023

Re-Think Industry

Donostia

Transofrmazio digital eta jasangarri bikoitzak Gipuzkoako ETEen berrikuntza alor ezberdinetara (ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen alorretara, hain zuzen) nola zabaltzen duen partekatzeko, ikasteko eta hausnartzeko jardunaldia.

INFORMAZIO GEHIAGO →
30/11/2022 - 30/11/2022

II. Basque Greentech – Ingurumeneko berrikuntza eta transferentzia teknologikoko foroa

Barakaldo

Aclimak antolatutako foroaren helburua ZTBESren eta Euskal ingurumen-sektorearen arteko topagune izatea da. Helburu hauekin bat egiten du: ZTBESren ikerketa eta teknologia ildoak ezagutaraztea, ingurumen eta trantsizio ekologikoaren erronkei erantzutea, euskal eko-industriaren erronkei lotutako ZTBESren teknologietarako industria-aplikazioko lerro berriak identifikatzea eta euskal eko-industriaren erronkekin bat datozen berrikuntza eta ikerketa proiektu berriak sortzea.

INFORMAZIO GEHIAGO →
28/11/2022 - 30/11/2022

Etorkizuna Eraikiz Kongresua 2022

Donostia

Etorkizuna Eraikizen berrikuntza-agenda eraldatzailearen eraikuntzari buruz hausnartzeko eta aztertzeko nazioarteko topaketa. Trantsizio berde, digital eta demografiko-sozialaren erronkei erantzun nahi dien ekimena. Etorkizuna Eraikiz, autoritarismoaren eta populismoaren aurrean demokrazia indartuko duen kontratu sozial berri bat eraikitzeko erreferentziazko kasua da.

INFORMAZIO GEHIAGO →
28/11/2022 - 29/11/2022

Euskal Hiria Kongresua 2022

Bilbo

Edizio honetan, Kongresuak Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Kontratu Sozial Berria jorratuko ditu, hiriekin eta lurraldearekin duten harremanean. Gogoeta egingo da desberdintasunaren eta hainbat sektoretan eta eskalatan agertzen den biztanledun espazioaren arteko harremanari buruz, zeharkako izaerarekin, eta Hiri Agenda Berriarekin, hirien aukerak kudeatzeko tresna gisa.

INFORMAZIO GEHIAGO →
24/11/2022 - 24/11/2022

Klima Aldaketari Buruzko Goi-bilera (COP27): Aldaketa berririk?

NULL

Sharm-El-Sheijek (Egipto) hiriak, Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmenaren 27. goi-bilera ospatu du du azaroaren 6tik 18ra bitartean. Gailurraren helburu nagusia inplementazioan eta ekintza klimatiko globalean aurrera egitea zen, bai klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeari dagokionez, bai arintzeari dagokionez, bai erronka global horri aurre egiteko behar diren baliabideak mobilizatzeko beharrari dagokionez.

INFORMAZIO GEHIAGO →
23/11/2022 - 25/11/2022

Basque Circular Summit 2022

Irun

Basque Circular Summit 2022 “Walking the talk” ekitaldiak ekonomia zirkularraren erronka garrantzitsuei buruz ohartaraztea eta euskal ekonomiarako sortutako aukerak aztertzea ditu helburu, baita euskal enpresek lankidetza publiko-pribatutik egindako lana nabarmentzea ere, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuei laguntzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO →
18/10/2022 - 20/10/2022

International Conference On Ocean Energy

Donostia

Energia Klusterrak eta Ocean Energy Europek bat egingo dute urriaren 18tik 20ra ozeano-energiari buruzko ekitaldi bateratu bat egiteko. Ekitaldian International Ocean Conference on Ocean Energy (ICOE) eta Ocean Energy Europe ´s (OEE) erakusketa izango dira.

INFORMAZIO GEHIAGO →
04/10/2022 - 06/10/2022

Hiri Pentsamendu Estrategikoaren Espezializazioari buruzko Mintegia

Kuba

CIDEU Hiri-garapen Estrategikorako Zentro Iberoamerikarrak antolatutako mintegia hiri anfitrioiaren kudeaketa estrategikoaz arduratzen diren ikasle, irakasle eta profesionalen arteko bizipen-esperientzia da. Ariketa praktiko baten bidez, eskuratutako ikaskuntzak laburbiltzen dituzte eta ingurune jakin bateko errealitateari aplikatutako hiri-plangintza estrategikoaz hausnartzen dute.

INFORMAZIO GEHIAGO →
27/06/2022 - 01/07/2022

Ozeanoei buruzko hitzaldia

Lisboa (Portugal)

Kenyako eta Portugalgo Gobernuek elkarrekin antolatutako Ozeanoei buruzko hitzaldia une kritiko batean iritsiko da. Izan ere, mundua ahaleginak indartzen ari da 2030a baino lehen Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak lortzea ahalbidetuko duten irtenbideak sustatu, sortu eta indartzeko. 

INFORMAZIO GEHIAGO →
26/06/2022 - 30/06/2022

WUF Munduko Hiri Foroa

Katowice (Polonia)

Munduko Hiri Foroa (WUF) urbanizazio iraunkorrari buruzko munduko konferentzia nagusia da. WUF11 Poloniako Katowice hirian egingo da 2022ko ekainaren 26tik 30era. Lehen aldia izango da WUF, Giza Asentamenduetarako Nazio Batuen Programak (ONU-Habitat) deituta, Ekialdeko Europan egingo dena.

INFORMAZIO GEHIAGO →
15/06/2022 - 15/06/2022

VII. ASPEGI elkarrizketak

Donostia

Emakumeek dute hitza

Ekainaren 15ean, asteazkena, ASPEGI Elkarrizketen zazpigarren edizioa egingo dute, enpresetako erabaki-postuetan dauden emakumeen arteko elkarrizketa. 

INFORMAZIO GEHIAGO →
14/06/2022 - 16/06/2022

Hirien Foroa 2022

Madril

Hiri-begirada guztiak, elkarrizketa global batean.

Ekainaren 14tik 16ra, Madrilgo Hirien Foroaren bosgarren ekitaldiak hirietako ordezkari, aditu, akademiko eta gizarte zibila bilduko ditu, etorkizuneko lurralde natural eta bizigarriei buruz lan egiteko.

INFORMAZIO GEHIAGO →
09/06/2022 - 10/06/2022

Ermua TalentIC

Ermua

Hilaren 9an eta 10ean Ermua TalentIC jardunaldiak egingo dira Izarra Centren, Talentua eta Berrikuntza hiriaren motor gisa lelopean.

INFORMAZIO GEHIAGO →
27/04/2022 - 28/04/2022

go-mobility

Irun

Go MOBILITY by MUBIL Europa hegoaldeko eragile publiko eta pribatu nagusien topagunea da, non egungo beharrek eta mugikortasun jasangarriaren etorkizuneko erronkek irtenbideak aurkitzen dituzten.


INFORMAZIO GEHIAGO →
17/03/2022 - 18/03/2022

8. Kohesio Foroa

NULL

Kohesio-politika aldatzen ari da, Tratatuak ezarritako helburu nagusia betetzeko erronkari aurre egiteko: Europa inklusiboagoa, lehiakorragoa eta erresilienteagoa izatea.

INFORMAZIO GEHIAGO →
08/03/2022 - 08/03/2022

IKT Emakumeen Papera – Webinarra

NULL

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, IKTen sektorean emakumeek duten lekua aztertzeko asmoz, Byte TI enpresak webinar bat antolatu du martxoaren 8an, 10: 00etatik aurrera. Sektore teknologikoko zortzi emakume esanguratsuk hartuko dute parte bertan.


INFORMAZIO GEHIAGO →
04/03/2022 - 04/03/2022

V. Europar Batasuna-Latinoamerika Mintegia Lisboan

NULL

Bi bazkide estrategiko eszena globalean. Brasil, post covid berreskurapenaren motorra.

Mintegi honetan, Atlantikoaren bi aldeetako adituek parte hartuko dute Lisboako Casa da América Latinan eta EuroAmérica Fundazioan, martxoaren 4an Lisboan, aurrez aurreko formatuarekin eta streaming bidezko zuzeneko transmisioarekin.

INFORMAZIO GEHIAGO →
03/03/2022 - 03/03/2022

Mahai-ingurua – Baztertuak

Donostia

´Baztertuak´ erakusketaren aurkezpenaren esparruan egingo den mahai-inguruan, El Salvadorreko zein Euskal Herriko adineko pertsonen eskubideen eta duintasunaren aldeko bi aktibisten testigantzak jasoko dituzte: Maria Luisa Mendizabal eta Emilio Espín.


INFORMAZIO GEHIAGO →
01/03/2022 - 02/03/2022

Gizarte zibila estatuaren eta merkatuaren aurrean

Bartzelona

AERYC África-América-Europa de Ciudades y Regiones elkarteak VIII. Topaketa antolatu du Bartzelonako Palau Macayan. Formatu mistoan egingo dute, online zein aurrez aurre, martxoaren 1ean eta 2an, La Caixa Fundazioaren eta Hiri Kalitateko Estrategien laguntzarekin.

INFORMAZIO GEHIAGO →
22/01/2020 - 22/01/2020

Basque Railway 2020. Nazioarteko IV. Trenbide Jardunaldia

Donostia

“Abiadura handiko sareak martxan jartzearen erronkak” izango da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Eusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascosoperadoreak eta Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca trenbide kudeatzaileak elkarren artean antolatu duten BASQUE RAIL WAY 2020ren, Nazioarteko IV. Trenbide Jardunaldiaren, goiburua.

INFORMAZIO GEHIAGO →
02/12/2019 - 02/12/2019

Gizarte Kontseiula

Donostia

Donostiako Udaleko Osoko Bilkuraren Aretoan, Gizarte Kontseiluaren bilera ospatuko da abenduaren 2an. Hiriko aholkularitza organo gorenaren aurrean lehen aldiz Daniel Zulaika eta Pilar Lecuoma egongo dira presidente eta presidenteorde bezala, hain zuzen ere.

Eguneko gai zerrendak, Plan Estrategikoaren Lan Batzordearen bi kide berrien izendapena, 2019ko Udal Aurrekontua eta Klima Estrategia DSS 2050 izango ditu hizpide, besteak beste.

Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

INFORMAZIO GEHIAGO →
28/11/2019 - 28/11/2019

Gala Kursaal 20 urte

Donostia

Kursaalek etorkizunera begira ospatuko du 20. urteurrena. Auditorioko agertoki handian, zenbait artista bikain elkartuko dira, eraikinaren beraren urteko jardueraren erakusgarri. Ekitaldirako diseinatutako egitarauan, errepertorio klasikoaren dotorezia eta pop rockaren energia uztartuko dira, baita balletaren dotoretasuna eta abesbatzen indarra ere. Hainbat arlotako emanaldiak eskainiko dira Juan José Ocónen zuzendaritzapean. Alor horietan guztietan gero eta gehiago ari dira nagusitzen goranzko balioak eta emakumeak.

INFORMAZIO GEHIAGO →
14/11/2019 - 14/11/2019

Energia Trantsizio ereduak Europan

Bilbo

Energiaren Euskal Erakundeak eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak jardunaldi hau antolatu dute, elkar hartuta, zenbait herrialdetan, hala nola Norvegian, Frantzian, Alemanian eta Britainia Handian, une honetan garatzen ari diren energia trantsizio eredu ezberdinak ezagutarazteko. Hartara, energia politikaren gaineko ikuspegi desberdinen azterketa konparatibo bat izan dezagun, betiere helburu bera izanik politika hori: energia hornidura aski eta segurua edukitzea eta, aldi berean, etorkizun iraunkorra bermatzea.

INFORMAZIO GEHIAGO →
25/10/2019 - 25/10/2019

Forum Bidasoa. Euroeskualdearen elkarrizketak

Irun

Urriaren 25ean, Forum Bidasoa egingo da, Sud Ouest-ek eta El Diario Vascok Europako Batzordearen babesarekin bultzatutako proiektua.

Konferentziak Nafarroako, Euskal Herriko eta Akitaniako enpresariak eta zuzendariak bilduko ditu, eta, bertan, Euroerregioko garapen ekonomikoa, berrikuntza, ikerkuntza, enpresa-lankidetza eta proiektu estrategikoak landuko dira. Gainera, hainbat erregiotako platerak dastatu ahal izango dituzte ekitaldira bertaratzen direnek.

INFORMAZIO GEHIAGO →
30/09/2019 - 05/10/2019

Passion for Knowledge jaialdia

Donostia

Passion for Knowledge (P4K) ezagutzarekiko pasioa ospatzen duen jaialdia da, bere jardueretan parte hartzen duten milaka herritarrekin batera. Laugarren edizioa 2019ko iraileran 30etik urriaren 5era egingo da, Donostian, egoitza nagusi duen hirian, eta baita Bilbon eta Iruñean ere. Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroa da jaialdiaren antolatzailea.

INFORMAZIO GEHIAGO →
30/09/2019 - 30/09/2019

SER Gipuzkoa Topaketak

Donostia

 Irailaren 30ean “SER Gipuzkoa Topaketak” jardunaldien edizio berria ospatuko da, kirola baloreen transmisore eredu bezala hizpide izango duena alegia.

 Doako izen-ematea ondorengo estekaren bitartez egin daiteke.

INFORMAZIO GEHIAGO →
19/09/2019 - 19/09/2019

2019ko Europako Saria emateko ekitaldia

Donostia

Donostiak, Europako Saria 2019 jasoko du irailaren 19an. Europako Kontseiluaren delegazio batek hiria bisitatuko du hurrengo astean eta sariaren ematearekin amaituko den ekintzez beteriko egitaraua prestatu da bi egun horietarako. Osteguneko ekitaldia Udaletxeko Udalbatza Aretoan ospatuko da eta, aurretik, Trinitate plazatik irtengo den Tanborradak harrera egingo dio delegazioari Udaleko terrazan.

INFORMAZIO GEHIAGO →
19/06/2019 - 19/06/2019

Euskadi Basque Country Eguna

Bilbo

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak Zuzendaritzak “Euskadi Basque Country Eguna” lehen topaketa antolatuko du ekainaren 19an, Bilboko Bizkaia Aretoan, Euskadi nazioartean sustatzen duten askotariko eragileek elkar hartzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO →
19/06/2019 - 19/06/2019

CITA|Emprende-ren Bigarren Edizioa

Donostia

CITA|Emprende Berrikuntza Irekian lankidetzarako aukerak arakatzeko elkartu nahi duten enpresa txiki eta ertainen, startupen eta inbertitzaileen arteko hitzordua, bai eta enpresetan barne-ekintzailetza sustatzeko ekimena ere.

INFORMAZIO GEHIAGO →
13/06/2019 - 13/06/2019

2019ko Setúbal-eko EXIB Musika V. Edizioak, Kulturak eta Musikak Hiriaren Plan Estrategikoan duten eragina aztertuko du

Setúbal (Portugal)

Estrategia Bulegoaren Zuzendariak, Kepa Kortak, ekainaren 13an 2019ko Setúbal-eko EXIB Musika V. Edizioaren barruan ospatuko den Musika Kudeaketa eta Hiria Lehen Topaketan parte hartuko du.

Kulturak duen garrantzia eta bere eragina hirien ikuspegiaren eraikuntzan izango da “Kultura eta Musikaren eragina Hiriaren Plan Estrategikoan” izenburupean ospatuko den jardunaldian jorratuko den gaia.

INFORMAZIO GEHIAGO →
06/06/2019 - 06/06/2019

XVII. Foro Ekonomistak Gipuzkoa

Donostia

Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatutako ekitaldi bat da, ALCE Fundazioaren eta Laboral Kutxaren babesarekin. Enpresarekin zerikusia duten profesionalen topagune bat da eta ekonomiarekin lotura duen pertsona ospetsu batek gai orokor bati buruz konferentzia bat ematen du. Konferentzia bukatzean solasaldi bat zabaltzen da bertaratuek parte har dezaten.

INFORMAZIO GEHIAGO →
05/06/2019 - 05/06/2019

Innobasqueko Batzar Nagusia 2019

Getxo

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko Batzar Nagusia ekainaren 5ean izango da 12:00etan Getxoko Itsas Geltokian (Bizkaia).

Ekitaldiari Innobasqueko ohorezko presidenteak, Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak, emango dio bukaera.

INFORMAZIO GEHIAGO →
17/05/2019 - 17/05/2019

CIDEU Iberiar Sarearen XV. Topaketa

Zaragoza

CIDEU Sare Iberiarrak bere XV. Topaketa ospatuko du maiatzaren 17an eta bertan, besteak beste, Donostiako Estrategia Bulegoaren zuzendariak, Kepa Kortak alegia, hiria, kultura eta 2030 agendaren inguruan mintzatuko da, uztailan Santiago de los Caballeros-en ospatuko den CIDEU sarearen hurrengo topaketaren sarrera moduan.

INFORMAZIO GEHIAGO →
16/05/2019 - 16/05/2019

Hiri eta Lurralde Plan Estrategikoen XII. Topaketa Zaragozan

Zaragoza

Ebropolis-ek maiatzaren 16an Zaragozan ospatuko den Hiri eta Lurralde Plan Estrategikoen XII. Topaketa antolatu du. Edizio berri honetan kulturak lurralde politikan izan dezakeen eraginaz hitz egingo da, hirien iraunkortasuna bermatzeko, bere biztanleen bizi kalitatea hobetuz eta bisitarientzat erakargarria izan daitekeen elementu bezala.

Bertan Espainia osoko arduradun teknikoek hartuko dute parte eta, horien artean, Donostiako Estrategia Bulegoaren zuzendaria, Kepa Korta.

INFORMAZIO GEHIAGO →
07/05/2019 - 07/05/2019

17. Eurogap Marketing Foroa 2019

Donostia

Donostiako Kursaala izango da, maiatzaren 7an, 17. Eurogap Marketing-aren Foroa. “Talentuaren trukaketarako” topaketa honetan, empresa munduko adituek interes orokorreko hitzaldia eskaintzen dute.

Ekitaldia arratsaldeko 18.30etatik aurrera ospatuko da eta izena emateko epea, jada, irekita dago.

INFORMAZIO GEHIAGO →
04/04/2019 - 04/04/2019

NULL

Donostia

OGP Euskadiren parte-hartze prozesuaren hurrengo saioa, Gipuzkoako Foru Aldundian ospatuko da apirilaren 4ean.

Hitzordua arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da eta hiru orduko iraupena izango du.
Informazio gehiago hemen.

INFORMAZIO GEHIAGO →
29/03/2019 - 29/03/2019

NULL

Donostia

Urtero bezala, martxoaren 29an Gipuzkoako Enpresaren XXVII. ekitaldia ospatuko da Gipuzkoako Bazkundean 12:30etan.

INFORMAZIO GEHIAGO →
17/03/2019 - 23/03/2019

INTA aditu taldearen topaketa Saint-Fons-en

Lyon

Donostiako Estrategia Bulegoaren delegazio bat, Saint-Fons-en (Lyon) ospatuko den INTA aditu taldearen topaketara joango da. Bileraren helburua, besteak beste, Saint-Fons hiriaren garapenerako eta berrikuntzarako zehazten ari diren aukera estrategikoak, praktikak eta esperientziak bertako partaideekin partekatzea da.

INFORMAZIO GEHIAGO →
01/03/2019 - 10/03/2019

Euskadido Klima Aldaketaren astea

Euskadi

Martxoak 1 eta 10 bitartean, ASTEKLIMA ospatuko da, Euskadiko Klima Aldaketaren lehen astea. Euskadiko herrialdeetan publiko guztirako bideratutako ekintza ugari ospatuko dira. Xedea, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan norbanakoaren konpromisoa bultzatzea izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO →
27/02/2019 - 27/02/2019

NULL

Donostia

Gizarteratzearen arloan burutu diren ekintzak partekatzeko eta aztertzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkar-EKIN 2016-2018 balantze jardunaldia antolatu du. Otsailaren 27an Tabakaleran ospatuko den ekitaldiak, aukera emango du Planaren ardatz bakoitzean izan den prozesua eta bilakaera ezagutzeko eta, hartara, elkarlanean aritu diren eragileen arteko hausnarketa eta elkarrizketa sortzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO →
27/02/2019 - 27/02/2019

Garapen Jasangarrirako Helburuak. Mundua eraldatzeko 17 helburu

Donostia

Datorren otsailaren 27an, astezkena, klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 hitzaldi-sortaren baitan, Donostian izango da.

Federico Buyolo, 2030 Agendarako Goi Mandatariaren Bulegoko Zuzendaria, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz hitzaldia eskaintzen.

Besteak beste, gizarte-justiziarekin, pobrezia errotik kentzearekin eta garapen-estrategiak planetaren mugetara moldatzeko beharraren onarpenarekin konpromiso handiagoa eskatzen duten erronka hauek gure artean zer suposatzen duten zuzeneko ezagutza izateko aukera izango dugu.

 

INFORMAZIO GEHIAGO →
14/02/2019 - 14/02/2019

Innpulso Sarearen Urteko Bilera OrokorraTerrasan

Terrassa

Otsailaren 14ean, Innpulso Sarearen Urteko Bilera Orokorra ospatuko da Terrassan, Berrikuntzarako Muncunill Sari banaketaren hirugarren edizioarekin koinzidituz. Bertan, Terrasa-.ko Udalak, berrikuntzaren bitartez pertsonen bizi-kalitatearen alde lan egiten duten eta gizartearentzat adibide izan daitezkeen pertsonak, enpresak eta proiektuak sarituko ditu.

INFORMAZIO GEHIAGO →
07/02/2019 - 07/02/2019

NULL

Donostia

Baiona-Donostia Eurohiriaren garapenerako mugaz haraindiko erakundearen Batzar Nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan ospatuko da otsailaren 7an.

INFORMAZIO GEHIAGO →
01/02/2019 - 01/02/2019

NULL

Barakaldo

Innpulso Sareak, Barakaldoko Udalarekin batera, Emakume, Berrikuntza eta Zientziaren lehen topaketa antolatu du.

Ekitaldia, ostiralean, otsailaren 1ean ospatuko da, Barakaldoko BIC BIZKAIA EZKERRALDEA izeneko eraikinean.


INFORMAZIO GEHIAGO →
29/01/2019 - 29/01/2019

Donostia Lagunkoia

Donostia

Donostiako Lagunkoia-k 2019. urteari hasiera eman dio motibazioz eta erronkaz beteta: adinarekin gero eta lagunkoiagoa den Donostia bat guztion artean sortzea.

Testu-inguru honetan, hurrengo asteartean, urtarrilaren 29an, erabakitako hiru bileretatik lehendabizikoa ospatuko da, urte hauetako gakoak eta lorpenak aztertu, erronkak eta aukerak identifikatu eta datozen urteetan Donostia Lagunkoiak egin behar duen bidea zehazteko.

Ekitaldia 10:00etatik 13:45era izango da Talent House-n eta, ondoren, bazkari bat ospatuko da.

INFORMAZIO GEHIAGO →
29/01/2019 - 29/01/2019

OGP Euskadi 5. lantaldeko bilera

Donostia

Datorren asteartean, urtarrilak 29, 10:00etan, OGP Euskadi 5. Konpromisoko lantaldearen bilera izango dugula. Bilera ETORKIZUNA ERAIKIZ ARETOAN egingo dugu, Aldundiaren Jauregiko beheko solairuan.

INFORMAZIO GEHIAGO →
17/01/2019 - 17/01/2019

Plan Estrategikoaren lan batzordea

Donostia

Aurreko bileraren aktaren irakurketa eta onarpena, joeren analisiari buruz egindako hausnarketaren emaitzen itzulpena, AMIAren prestaketa eta kontrastea eta emango diren hurrengo pausoak zehaztea izango dira, besteak beste, Plan Estrategikoaren lan batzordearen hurrengo bileran landuko diren gai nagusiak.

Hitzordua datorren ostegunean, urtarrilaren 17an  izango da UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan arratsaldeko 17:00etan.


INFORMAZIO GEHIAGO →
12/12/2018 - 12/12/2018

ICC-Intercultural Cities

Donostia/San Sebastián

«Intercultural Cities Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak elkarrekin sortutako proiektua da. Europako 20 hirik eta estatu mailako 5 sarek parte hartzen dute, hauen artean, RECI sarea, Kultur Arteko Hirien Espainiako Sarea. Kultur aniztasunaren erronkari modu positiboan erantzuteko xedearekin jaio zen, eta migranteen eta gutxiengo etnikoen integrazioa sustatzen dituzten ideia eta praktika berriak suspertzeko asmoarekin».

Bisita abenduaren 12an izango da goizeko 11etan Donostiako Udaletxeko Areto Nagusian.

Informazio gehiago >>


INFORMAZIO GEHIAGO →
10/12/2018 - 10/12/2018

Hitzaldia. Big Data-ren dimentsio soziala

Donostia/San Sebastián

Gure mugikor eta ordenagailuetatik konpainia teknologikoetara bidaltzen ditugun milioika eta milioika datu, arriskutsuak izan daitezke behin prozesatu ondoren horien erabileraz abusatzen bada. Baina eraldaketa sozialerako ere baliagarriak izan daitezke gizartean dauzkagun erronkei aurre egiteko erabiliz gero.

INFORMAZIO GEHIAGO →
22/11/2018 - 22/11/2018

Basque Culinary World Prize 2018

NULL

Sari bat ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldariburuentzat

«Sukaldariburuen belaunaldi batek sukaldetik kanpo ere eragina izateko ahaleginari heldu zion ingurunearekin are elkarreragin handiagoa lortzearren, eta ordutik aurrera gastronomian lan egiteak beste zerbait esan nahi du. Mundu osoko sukaldariek ulertu zuten beren ezagutzaz, lidergoaz, ekintzaile-senaz zein sormenaz baliatu zitezkeela gizarteari aldaketa eraldatzaileekin laguntzeko».

INFORMAZIO GEHIAGO →
07/11/2018 - 07/11/2018

Plangintza estrategiko lokala birpentsatzea

Bartzelona
Bartzelonako I. Plan Estrategiko Ekonomiko eta Sozialak, 30 urte betetzen ditu 2018an; 30 urte gure herrialdeko lehenengo hiri-plan estrategikoa martxan jarri zenetik.
Kepa Korta, Donostia / San Sebastián Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaileak hizlari moduan parte hartuko du “Lurraldeko gobernua birpentsatzea” blokearen barruan kokatzen den “Akzioan dauden estrategia lokalak” mahai-inguruan.
INFORMAZIO GEHIAGO →
15/10/2018 - 15/10/2018

Konpromiso Taldea

Donostia-San Sebastián

Konpromisoko Taldearen lehenengo bilera egingo da urriaren 15ean, goizeko 10:00etan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko 3. solairuko 3.5 bilera gelan (Gipuzkoa Plaza z/g, 20004 Donostia).

INFORMAZIO GEHIAGO →
10/10/2018 - 10/10/2018

EAEko Lehiakortasunari buruzko 2018ko txostena

NULL

“Orkestrak Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2018ko Txostena aurkezten du. Azterketak EAEko lurraldearen gizarte eta ekonomia egoera ebaluatzen du eta, lehiakortasuna bermatu nahi bada, hurrengo urteetan arretaz landu beharko diren erronkak identifikatzen ditu”. 

INFORMAZIO GEHIAGO →
02/10/2018 - 08/11/2018

NULL

Donostia / San Sebastián

“Nola heltzen diegu geroz eta gizarte zaharrago batek jartzen dizkigun erronkei? Horixe izango da komunitatearen, zaurgarritasunaren eta zaintzaren inguruan izango den elkarrizketaren abiapuntua”.

> 12 egun; 12 hitzaldi, ekitaldiak, ekintzak, denetarik…

Lkaleak · Egitaraua


INFORMAZIO GEHIAGO →
06/07/2018 - 06/07/2018

NULL

NULL

Parisko Ècole d´urbanisme-ko 15 ikasle izango ditugu bisitan bihar, gure Donostia / San Sebastian maitearen hiri-politika eta mugikortasuna lehenengo pertsonan ezagutzeko, besteak beste Kepa Korta, Donostia / San Sebastián estrategia bulegoko zuzendari eta koordinatzailearen eskutik.

INFORMAZIO GEHIAGO →
04/07/2018 - 04/07/2018

NULL

NULL

Datorren  uztailaren 4an, arratsaldeko 19:00tan, Tabakalerako Z aretoan ospatuko den Lanaren Etorkizuna hitzaldira gonbidatu nahi zaitugu, datorren hamarkadan eraldakaketa gehien izateko aukerak dituen alorra izanik. Hitzaldia Jordi SerranoFuture For Work Institute-ko bazkide sortzailea den hizlariaren eskutik. izango da. 

Dohakoa da izen ematea, egin klik HEMEN


 

INFORMAZIO GEHIAGO →
31/01/2018 - 31/01/2018

NULL

NULL

Erregai fosilak Euskal Autonomia Erkidegoko energia-eskaeraren %79 dira eta inportazio elektrikoak . Ondorioz, ez dituen baliabide energetikoekiko mendekotasuna dauka Euskadik.

INFORMAZIO GEHIAGO →
11/05/2017 - 12/05/2017

Plan Estrategikoen XX Topaketa – Estrategia Donostia

Zaragoza

“2020 eta gero zer?” izenburupean plan estrategikoen zuzendarien topaketa honek orain arte egindako ibilbideak eta hiriak nola ekiten dioten etorkizunari aztertuko du. 2030 eta 2050 urteetara begirada jarritako plan estrategiko berrietan arreta jarriaz, eta erabiltzen ari diren planteamendu eta metodologia berrietan erraperatuz.

 

INFORMAZIO GEHIAGO →
03/10/2015 - 31/10/2015

Hip-hip! Urri! – Estrategia Donostia

Donostia - Gipuzkoa

Hip-hip Urri! ekimena Donostian sortu da, beste hiri batzuetan ospatzen den October Children europar proiektuan oinarrituta eta haurrekin eta gazteekin kultura familian partekatzeko egitaraua eskaintzen du.  

INFORMAZIO GEHIAGO →
11/12/2014 - 11/12/2014

Gizarte Kontseiluko osoko bilera – Estrategia Donostia

Donostia

Hiriko Gizarte Kontseilua   beste gai batzuen artean, Plan Estrategikorako Lan Batzordearen sorrera onartzeko batzartu zen.

Ohiko batzarrean, gainera, Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoaren aldaketaren berri eman zuten eta Kontseiluaren barruan sortu ziren Batzorde Iraunkorraren eta Inklusio Taldearen dinamika eta funtzionamendua aztertu zituzten.

INFORMAZIO GEHIAGO →

IMPULSAMOS


ALIANZAS