PROIEKTUAK

Donostiako Plan Estrategikoa dokumentu bizia da, aldaketetara egokitzen dena, epe ertain-luzeko ikuspegiarekin.

Azken emaitza (hiriaren plangintza estrategikoaren ukiezintasunean ukigarria dena) jarduera-lerro edo proiektu sorta bat da, eta horien gauzatzeak nahi dugun hiria ekartzen du.

Hori dela eta, proiektu asko (egoera politiko, ekonomiko eta sozial ezberdinetara egokituak) eboluzionatzen dira, eta ez dago lehen planeko proiektuen eta bigarren plan estrategikoak jasotzen dituenen arteko bereizketa garbirik; lotura bat dago, konexio bat. Hortaz, jarraipena, berrasmatzea edo egoeretara egokitzea gertatzen da.

HIRIKO PROIEKTUAK

Atal honetan hirirako proiektu garrantzitsuenetako batzuk lantzen ditugu. Gakoa ulertzea da proiektu horiek hirikoak direla, hitzaren zentzu zabalenean: batzuk Estrategia Bulegoan sortu ziren, beste batzuk hiri-, lurralde- edo herrialde-estrategiaren parte dira, eta beste batzuk garrantzitsuak dira hiriarentzat, Estrategia Bulegoaren lanarekin lotura zuzenik izan ez arren.

Edozein kasutan, denak funtsezkoak dira nahi dugun hiria lortzeko.

Smart Mature Resilience

Smart Mature Resilience (euskaraz, Erresilientzia Heldu Adimentsua) Horizon-2020 estrategiaren esparruan garatzen den europar proiektua da. Bere xedea zera da: hiriek aldaketa klimatikoarekin (uholdeak, suteak, ziklogenesiak…), egitura kritikoekin (mugikortasuna, komunikazioa, energia…) eta gizarte-esparruarekin erlazionatutako krisialdi handien aurrean duten gaitasuna garatzea eta ezartzea da.

PROIEKTUA IKUSI

Basque Culinary Center

Basque Culinary Center Donostiako Zientzia Gastronomikoen Fakultatea da. Mondragon Unibertsitatearen parte da fakultatea, erakunde publikoen eta pribatuen arteko elkarlanaren fruitu, eta hiriko lehen plan estrategikoak lehentasunezko proiektu bezala jasotzen zuen, Sormenaren eta Berrikuntzaren Hiria ardatzaren eremuan.

PROIEKTUA IKUSI

DSS2016EU. Donostia, Europar Kultur Hiriburu

Donostia Europako Kultur Hiriburu izango da 2016an, Poloniako Wroclaw hiriarekin batera. Donostiako Udala buru duen proiektuan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ere parte hartzen dute Donostia 2016 Fundazioaren eskutik.

PROIEKTUA IKUSI

PI@-Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloa

Donostiako Sustapenak, Gipuzkoako hiriburuaren ekonomia garapenaz arduratzen den udal elkarteak, bere ikus-entzunezko estrategiaren baitan PI@ Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloa bultzatu du.

PROIEKTUA IKUSI

San Sebastián, Age Friendly City

Age Friendly City egitasmoa Estrategia Bulegoak Donostiako Udaleko Ongizate eta Partaidetza departamentuekin elkarlanean bultzatutako zeharkako proiektua da. Ekimen honen xedea honakoa da: Donostiako adinekoen errealitatea agerrarazi eta balioestea eta hirian zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzea.

PROIEKTUA IKUSI

TABAKALERA. Kultur Garaikideko Nazioarteko Zentroa

Tabakalera kultura garaikidea sortzeko zentro bat da, pentsamendu kritikoa, gogoeta eta eztabaida esnatzeko nahiarekin jaioa. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, joan den irailaren 11an ireki zen eta herritarren harrera ezinhobea izan zuen.

PROIEKTUA IKUSI

IMPULSAMOS


ALIANZAS