Berriak

Gizarte Kontseiluak lehen osoko bilkura egin du Jon Insausti alkatearekin, eta Gizarte Kontseiluaren IV. Sariaren diplomak banatu ditu

Donostiako Gizarte Kontseiluak urteko azken osoko bilkura egin du gaur, abenduak 1, Udaletxeko Udalbatza Aretoan, etapa instituzional berri bati hasiera emanez. Hiriaren estrategian egindako aurrerapenak aztertu dira saioan, eta Kontseiluaren azken urteetako ibilbidean funtzezkoak izan diren lau laguni egin zaie aitortza. Horrez gain, Gizarte Kontseiluaren IV. Sariaren ekimen finalistak eta irabazleak ezagutzeko aukera izan da. […]

LEER NOTICIA →

Zabalik da ASETT Nazioarteko Lehen Foroan izena emateko epea

Maiatzaren 29tik 30era, ASETT Nazioarteko Lehen Foroa egingo da Donostian, enpresen ekarpena kohesio sozialera bideratzeko moduak aztertzeko helburuarekin. Gizarte Ekonomiaren alorrean lan egiten duten 400dik gora lagun elkartuko ditu ekimenak, tartean, erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariak eta nazioarteko adituak.

LEER NOTICIA →

Donostiak “Hirien eta hiri-inguruneen etorkizuneko erronka demografikoak” aztertzeko topaketan hartu du parte

Donostiako Estrategia Bulegoa Zaragozako Hiri eta Lurralde Plan Estrategikoen XXVIII. Topaketan izan da egunotan. Erreferentziazko foroaren hirugarren edizioan erronka demografikoa izan dute hizpide, hirien etorkizunerako giltzarri gisa. Bartzelona, Malaga, Madril, Iruñea eta Zaragozako ordezkariak, besteak beste, bildu dira Zaragozako Udalak eta Ebropolis Garapen Estrategikorako Elkarteak bultzatutako ekimenean.

LEER NOTICIA →

IMPULSAMOS


ALIANZAS