BERRIAK

Donostiako 318 establezimenduk egin dute bat bezeroei euskara bermatzeko asmoa duen kanpainarekin

Donostiako 318 establezimendutan euskaraz hitz egiteko eta euskaraz artatuak izateko aukera bermatuta daukate herritarrek. Donostiako Udalak denda eta tabernetan euskara sustatzeko abian jarritako kanpainarekin bat egindako establezimenduak dira horiek guztiak; “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmoaren lehen faseak emaitza oso positiboak eman ditu. 

Parte Zaharra, Intxaurrondo eta Donostiako 9 kale komertzialetako (Secundino Esnaola, Karmengo Andre Maria, Antso Jakituna, Madrid hiribidea, Garibai, Hondarribia, Urbieta, Matía eta Larratxo) establezimenduen harrera oso ona izan da. 

2015ean hiriko beste auzo batzuetara zabalduko da egitasmoa. Hala ere, baldintzak betetzen dituen edozein establezimenduk aukera izango du egitasmoan parte hartzeko www.euskaraz.net webaren bitartez merkatari atalean eskaera on line eginez gero. Bertan formulario bat betetzea nahikoa izango du eskaera egiteko.

#ereeuskaraz lehiaketa sare sozialetan

Euskararen erabilera sustatu eta ekimena ezagutzera emateko asmoz, bideo bat ere egin da, eta sare sozialetan #ereeuskaraz lehiaketa martxan jarri da. Lehiaketa martxan dago eta azaroaren 23ra arte egongo da zabalik. Epea amaituta, 10 irabazleen izenak ezagutzera emango dira.  50 euroko 10 sari banatuko dira, eta irabazleek diru hori egitasmoan parte hartzen duten establezimenduetan gastatu beharko dute urtea bukatu aurretik.

Lehiaketan parte hartzeko bi bide daude. Alde batetik, sare sozialen bidez, hau da twitter eta facebook erabiliz. Horretarako, parte hartu nahi duenak @euskaraz “atsegin dut” sakatu behar du edo laguna izan behar du, eta horrez gain txio bat idatzi behar du, #ereeuskaraz traola erabilita. Bestetik, identifikatutako establezimendu batera joan, euskaraz hitz egin eta bertan egongo den txartel bat betetzea nahikoa izango da lehiaketan parte hartzeko.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS