BERRIAK

Donostia, Gizarte Ekonomiaren Abangoardiako Hub-aren egoitza

Gizarte Ekonomiaren Abangoardiako Hub-aren egoitza izango da Donostia, eredu ekonomiko hori bultzatzen duen berrikuntza, ezagutza eta proiektuen lehen zentroa Gipuzkoako hiriburuan kokatuko baita. Yolanda Díaz lehendakariorde eta Lan ministroak atzo goizean egin zuen iragarpena, Madrilen egindako Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresa Konferentziaren batzordearen ondoren, eta proiektuak amaiera ezin hobea emango dio Donostiako 2023 Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzari eta Donostiako Udalak, Estrategia Bulegoaren bitartez, lurraldeko gizarte-ekonomiako erakunde eta eragile nagusiekin batera egindako lankidetza-prozesuari.

“Sustapen eta bikaintasun” zentro berri horrek 1,5 milioi euroko zuzkidura ekonomikoa izango du, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako funtsetatik eratorriko dena. Ikasketa-zentro bat izango du, eta horrez gain, gizarte-ekonomiako politika publikoak ebaluatzeko eta ezagutzak trukatzeko sare bat ezarriko du, enpresak, erakundeak, gizarte-erakundeak eta akademia lotuko dituena, jardunbide onenak zabaltzeko helburuarekin. Gainera, proiektu berritzaileen laborategi bat ere izango du, gizarte-ekonomia zabaltzen eta ekintzailetza kolektiboa eta sektorearen lehiakortasuna sustatzen laguntzeko.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntza du.

Diazek bere agerraldian nabarmendu duenez, “proiektuaren bidez gizarte-ekonomiaren eredu arrakastatsua bistaratu eta nazioartera zabalduko da, eta produkzio-sare bat sortuko da, etekinen banaketa bidezkoagoan oinarrituta”.

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS