BERRIAK

Gizarte Ekonomiak nazioarteko 5 hiritan izandako eragina aztertuko dute Donostian

Donostiako Udalak, Estrategia Bulegoaren bidez, HIRIAK ETA GIZARTE EKONOMIA: Tokiko buruzagien nazioarteko topaketa antolatuko du azaroaren 14an, 15:30etik aurrera, Kursaal Jauregiko 1. aretoan, eta nazioarteko 5 hiritako buruzagiak elkartuko ditu, Gizarte Ekonomiak hiriko alor ezberdinengan izandako eraginaren inguruan mintzatzeko eta arrakasta kasuak partekatzeko.
Donostia 2023 Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren testuinguruan, aste garrantzitsua izango da azaroaren 13tik 17ra bitartekoa: Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentzia egingo da Kursaal Jauregian azaroaren 13an eta 14ean, eta hitzorduaren harira, euskal lurraldean horren errotuta dagoen ekonomia ereduaren inguruko topaketak, biltzarrak, sari-banaketak eta orotariko jarduerak programatu dituzte sektoreko agenteek.

Hauek izango dira parte-hartzaileak:

  • DONOSTIA. Eneko GOIA, alkatea 
  • BORDELE. Pierre HURMIC, alkatea eta GSEFren presidentea (Gizarte Ekonomiaren Nazioarteko Foroa)
  • TSUKUBA. Tatsuo IGARASHI, alkatea
  • ESTRASBURGO. Véronique BERTHOLLE, alkateordea eta Europako eta Nazioarteko Harremanen arduraduna
  • TORRES VEDRAS. Ana UMBELINO, alkateordea eta REVESeko (Gizarte Ekonomiaren aldeko Europako Hiri eta Eskualdeen Sarea) presidentea
Deialdia irekia izango da, eta bertan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, azaroaren 13a baino lehen.

Izena emateko FORMULARIOA

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS