BERRIAK

Gizarte Kontseilu berriaren eraketaren xehetasunak zehazteko bilkura egin du Batzorde Iraunkorrak

Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak bilera egin zuen atzo, urriaren 10ean, Gizarte Kontseiluaren idazkaritza teknikoaren egoitzan, hau da, Donostiako Estrategia Bulegoan. 


Legegintzaldi berriko lehen osoko bilkura azaroaren 28an egingo du kontseiluak, eta orduan berrituko dira Batzorde Iraunkorreko kideak, osoko bilkurako lehendakaria eta lehendakariordea, eta Plan Estrategikoaren Lan Batzorderako bi ordezkari. Kide berriak bozka bidez hautatuko dira, organo eta batzordeetan erakunde eta norbanako guztien ordezkaritza bermatzeko.

Atzoko bilkuran, besteak beste, aurreko bileraren akta onartu zuten kideek, eta azaroaren 28ko osoko bilkurarako gai-zerrenda ixtearekin batera, bozketa egin zuten hiritarren ekimen onenaren Gizarte Kontseiluaren Saria ebazteko.

Hain zuzen, 11 proiektu aurkeztu dira aurten Gizarte Kontseiluaren Sariaren bigarren deialdia, eta epaimahaiak nabarmendu bezala, askotariko gaiak eta elementu bereizgarriak dituzten egitasmoak dira guztiak. Lehen bozketa-txandaren ondoren eta proiektuen gaineko azterketa eginda, sari nagusia eta bi finalistak nortzuk izango diren ebatzi zuen epaimahaiak. Irabazleen izenak azaroaren amaierarako programatutako bilkuran jakinaraziko dituzte, eta saridun bakoitzak bere ekimenak aurkeztuko du Gizarte Kontseiluko kide berrien aurrean.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS