BERRIAK

Begirada aldaketa, integrazioaren erronkari heltzeko lehen urratsa

Donostiako Gizarte Kontseiluak SER irratian antolatutako urteko bigarren eztabaida saioan, hiriak pertsona migratzaileei egiten dien harrera eta haiek hirian integratzeko eskaintzen dituen balibaideak izan zituzten aztergai gonbidatuek. Hain zuzen, Gipuzkoako Gurutze Gorriko Gizarteratze Arloko zuzendari Elena Luquinek, Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturaleko presidente eta bazkide fundatzaile Ana Molinak eta Matia Fundazioko zuzendari Gerardo Amunarrizek hartu zuten parte hitzaldian.

Saioaren hasieran, Gurutze Gorriak lurraldaen artatzen dituen pertsona kopuruari buruzko datuak eman zituen Luquinek; izan ere, 2022an 9.300 laguni eman zieten zerbitzua. «Zaurgarritasun handiko egoeran datozen migratzaileak dira, gabezia asko dituzte, baina integrazio-prozesu oso politak egiten dituzte pixkanaka», azaldu zuen Luquinek.

Molinak, bere aldetik, gizartea integratzeko eta kohesionatzeko politikak eta programak lantzeko beharra azpimarratu zuen, «migrazioa handituz doalako eta horrela jarraitu duelako». Bere esperientzia pertsonalari erreferentzia eginez nabarmendu zuen, duela 15 urte, Donostiara iritsi zenean, ez zegoela hainbeste migratzaile hirian, eta Donostiako herritarrek aurreiritzi asko zituztela haiei buruz, nahiz eta hiri abegikorra izan. Bere ustez, migratzaileak ikusaraztea eta tokiko pertsonekin elkarbizitzea funtsezkoa da, hala, lehen premiei erantzun ondoren, eskubide osoko herritar sentitu daitezen.

Amunarrizen ustez, «donostiarrok abegikorrak gara, baina muga zehatz batzuk jartzen ditugu, eta desberdintasunetan jartzen dugu arreta, elkartzen gaituzten antzekotasunak ikusi beharrean». Gaur egun, Matia Fundazioak 17 nazionalitate ezberdinetako langileak ditu plantillan, eta horietatik % 80 emakumeak dira. «Erronka sozial oso garrantzitsua dugu aurrean, eta desberdintasuna aukera gisa ulertu behar dugu».

Saioa amaitzeko, Luquinek eta Molinak sentsibilizazioan jarri zuten fokua, elkarbizitzarako tresna gisa, eta Amunarrizekin bat etorri ziren ikuspegi-aldaketa funtsezkoa dela esateko orduan, migratzaileekin adiskidetsua eta abegikorra den gizartea eraiki ahal izateko.

Programa osoa eskuragarri dago esteka honetan.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS