BERRIAK

Donostiako Gizarte Kontseiluak «Zinegotzi baten azalean» bideoa aurkeztu du

Gizarte Kontseiluaren eguneroko lana eta bertako kideak donostiarrei hurbiltzeko eta ezagutarazteko asmoz, elkarrizketa formatuko bideo-sorta bat prestatu du Kontseiluak, datozen hilabeteetan, apurka, argitaratuko direnak.

Donostiako Gizarte Kontseilua hiriarekiko ikuspegi eta interes ezberdinak dituzten erakundeekin eta norbanakoekin osatutako taldea da, donostiarren bizi-kalitatea hobetzeko eta haien arteko kohesioa sustatzeko lan egiten duena.

Kontseilua 77 lagunek osatzen dute egun, hala nola, Udaleko eta hirian eragiten duten gainerako instituzioetako ordezkariek; hezkuntzaren, kulturaren, kirolaren, zientziaren eta beste hainbat alorren inguruan jarduten diren erakundeetako arduradunek; hiriko hedabideetako zuzendariek; hiriko sindikatu nagusietako ordezkariek; hainbat auzo elkartetako arduradunek; hiritarrek; eta orotariko gaiak lantzen dituzten kontseiluetako kideek.

Bideoa

Gizarte Kontseiluak prestatutako bideoetan lehenak Zinegotzi baten azalean du izena, eta Kontseiluko kide diren Udaleko bost ordezkarik hartu dute parte bertan:

  • Eneko Goia Donostiako alkateak (PNV)

  • Aitzole Araneta Elkarrekin – Donostia alderdiko zinegotziak

  • Marisol Garmendia PSE alderdiko zinegotziak

  • Markel Ormazabal EH-Bildu alderdiko zinegotziak 

  • Borja Corominas PPko zinegotziak

Haien eguneroko jarduna eta Gizarte Kontseiluko kide izateak egiten dien ekarpena izan dute hizpide ikus-entzunezkoan.

Bideoa ikusgai dago lotura honetan.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS