BERRIAK

Gizarte Kontseiluaren I. Sarian nabarmendutako proiektuak, Radio San Sebastián – SER irrati-katean

Donostiako Gizarte Kontseiluak SER irrati-kateko Hoy por Hoy San Sebastián saioan antolatzen duen urteko lehen saioa datorren astelehenean, otsailak 20, egingo dute. Bertan parte hartuko dute Gizarte Kontseiluak iaz banatu zuen hiritarren ekimen onenaren I. Sarian finalista suertatu ziren hiru proiektuetako ordezkariek. 

Saioa zuzenean entzuteko, sartu HEMEN.

Eguna eta ordua:

Otsailak 20, astelehena, 12:30 – 13:00

Lekua:

SER Katea – Radio San Sebastián (95.6 FM eta 1044 OM.)

Parte-hartzaileak:

  • Garazi Montuschi Mujika, Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak zaurgarritasun egoeran dauden gazte migranteak laguntzeko sustatutako Hiritarren Harrera Saretik (irabazlea).
  • Juan Mari Perez Cañizal, Helduen Hitza elkarteak sustatutako San Telmo Museoko +55 Kultur Giden Boluntariotza Programatik (finalista).
  • Denys Makyeyev, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak eta GROMADA elkarteak sustatutako Ukrainako gerrako errefuxiatuak ostalaritza sektorean laneratzeko planetik (finalista).

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS