BERRIAK

Euskadiko eta Nafarroako kooperatiba-elkarteen arteko lehen topaketa egin da

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP), Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresek (ANEL) eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasunak (UCAN) Euskadiko eta Nafarroako Kooperatiben I. Foroaren lehen bilkura egin zuten atzo, urtarrilaren 25ean, Donostiako Miramar jauregian. Topaketak bat egiten du 2023ko Donostiaren Gizarte Ekonomia Hiriburutzarekin, azken honen helburua, lurraldeko esperientzia garrantzitsuak ezagutaraztea eta planteatzen dituen erronka nagusien inguruko eztabaida sustatzea baita.


Enpresa kooperatiboak eta garapen ekonomikoa: etorkizuneko aukera irabazlea izenburupean, atzoko saioa lehena izan zen bi erkidegoetako kooperatibismoaren ordezkariak biltzen. Bertan, Nafarroako eta Euskadiko kooperatiba guztiak ordezkatzen dituzten hiru erakundeen arteko epe luzerako lankidetza-akordio instituzionala sinatu zen, egungo eta etorkizuneko erronka handiei (trantsizio energetikoa, digitala edo demografikoa, besteak beste) irtenbideak planteatzen dizkien eredu horren garapenean elkarrekin aurrera egiteko.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren 2021eko datuen arabera, Euskadik 87.693 enplegu eta 4.937 establezimendu ditu sektorean, hau da, erkidego osoaren % 9,4 eta % 2,8, hurrenez hurren.

Bertan izan dira, besteak beste, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua; Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresaren Garapeneko sailburua; eta Mondragón Corporación S. Coop., Nafarco S. Coop., Anasinf S. Coop, Grupo AN S. Coop., Irizar S. Coop. eta Ideko, S. Coop. kooperatibetako ordezkariak.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS