Hiriko organo aholku-emaile gorenaren lehendakari Daniel Zulaikak gidatu zuen bileran, besteak beste, Donostiako herritarrei eragiten dien ekimen onenaren 2022ko Gizarte Kontseiluaren Sariaren oinarriak onartu zituzten. Garaikurra urtero banatuko da, eta hiriko lehentasunezko arlo hauetan proiektuak garatzen dituzten pertsona, erakunde edo instituzioek jaso ahal izango dute: Adinekoak, Belaunaldi-aldaketa, Immigrazioa eta donostiar berriak, Klima-aldaketa eta Auzoak. Proposamenak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira eta saria azaroan emango dute.
Horrez gain, Gizartearen Kontseiluaren hurrengo bileraren gai-zerrenda onartu zuten, baita udazkeneko bilkuraren aztergaia eta 2022an egingo dituzte hitzaldi birtual zein presentzialen egutegia ere.
NULL