BERRIAK

María José Sanz: “Hiriaren erresilientzia kolokan jar dezake klima-aldaketak eragindako muturreko fenomenoen azelerazioak”

Donostiako Udaleko Gizarte Kontseiluak antolatuta, María José Sanz Sánchez BC3 Basque Centre for Climate Change erakundeko zuzendari zientifikoak online mintegia eskaini du, Nola prestatzen dira hiriak klima-erronkarako? Eta Donostia? izenburupean.

 

Eneko Goia Donostiako alkateak sarrera labur bat egin du, eta aldaketa klimatikoaren ondorioei aurre egiteko asmoz, Udaleko sailetatik egiten ari diren lana nabarmendu du: «Donostia kostaldeko hiria da, eta horri lotuta, kezkatzen gaituzten auzi asko ditugu mahai gainean, balizko neurriek udal eremutik ihes egiten baitigute».

Jarraian, gaiaren azterketa sakona egin du Sanzek. Gobernuen agendan klima-aldaketak lehentasunezko gaia izan behar duela azpimarratu du, eta klima-aldaketak hiriguneetan dituen eraginak eta horiei aurre egiteko irtenbideak zehaztu ditu. Gainera, hainbat hiriren egokitzapen-planak alderatu ditu, sortzen diren benetako beharrak ezagutzeko, azpiegituretatik hasi eta gobernantzaren alorrera arte.

Galderen tartearen ondoren, Daniel Zulaika Donostiako Gizarte Kontseiluko presidenteak hartu du hitza. Sanzen lana eskertu du, eta Gizarte Kontseiluak herritarren intereseko gaiei heltzeko topaketak antolatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.

Bideo osoa ikusgai duzue lotura honetan.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS