BERRIAK

Mundu osoko 33 kostako hiritako ordezkariek egin dute bat Sea’ties Declaration adierazpenarekin

NULL

Itsas mailaren igoerararen aurrean neurriak hartzeko premia agerian utzi eta indarrak batzeko asmoz, iragan otsailaren 9tik 11ra Frantziako Brest hirian egin zuten One Ocean Summit goi-bileran bildutako 33 hiritako alkateek Sea’ties Declaration adierazpena sinatu zuten. Agiria berriki egin dute publiko, eta eskuragai dago ondorengo loturan.

Itsas mailaren igoerari erantzun bakar bat ematea ezinezkoa dela ikusita, adierazpena sinatu duten ordezkariek lehentasunezko lau alorren inguuran ohartarazi nahi izan dute:

1/ Itsas mailaren igoeraren aurrean hartu beharreko neurriak gidatzeko zientzia eta behaketa-sistemak sustatzea.

2/Gizarte-gaiak itsas mailaren igoerara egokitzeko planetan txertatzea.

3/Konponbide egokitzaileak eta hibridoak sustatzea, erantzun pertsonalizatuak ezartzeak dakartzan konplexutasunei aurre eginez. 

4/Finantzaketa publikoa eta inbertsio pribatuak bultzatzea, gaiarekiko konpromisoa finantza-eragileen, tresnen eta pizgarrien multzo zabalago batek har dezan.

Halaber, itsas mailaren igoerari aurre egin nahi dioten munduko kostaldeko hirietako alkate eta gobernadoreei adierazpena sinatzeko eta konpromisoa hartzeko dei egin diete, gobernuekin lankidetzan, arintze-neurrien eta estrategia eraginkor, iraunkor eta ekitatiboen ezarpena monitorizatu dezaten eskatzeko.

Sinatzaileen artean dago Eneko Goia Donostiako alkatea. Lotura honetan dituzue One Ocean Summit goi-bileraren inguruko xehetasunak.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS