BERRIAK

E2030DSS planaren inguruko saio digitala antolatu du CIDEUk

Iberoamerikako hirien artean pentsamendu urbano estrategikoaren kultura sustatzea eta partekatzea helburu duen CIDEU sareak antolatutako zikloan, Donostiako Estrategia Bulegoari eskainitako saioa egingo dute otsailaren 16an, asteazkenarekin.

Bulegoko zuzendari Kepa Kortak iragan abenduan aurkeztutako Estrategia Donostia / San Sebastián 2030 plana aurkeztuko du bertan, 17:00etan hasita. Saio birtual eta doakoa izango da, eta aurretik izena ematea ezinbestekoa da.

E2030DSS planaren sortze-pozesua eta bertan jasotako proiektuak izango ditu aztergai Kortak, eta parte hartzaileek galderak egiteko aukera izango dute. Planak datozen 10 urteetako ibilbide-orria jasotzen du, bost zutaberen inguruan eraikita: izaera, oreka, hiria, lidergoa eta abangoardia. Eta 15 helburu estrategiko zehatzei eta 58 ekintza-ildori eusten diete. 

Saioan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izene ematea, lotura honen bidez.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS