Donostiako Udalaren Gizarte Kontseiluak hirugarren eztabaida berezia ospatuko du hurrengo astelehenean, ekainaren 21ean, Radio San Sebastián- Cadena SER irratian. Hiriko organo aholku-emaile gorenaren helburua da gaurkotasuneko gaiak hainbat eragileren ikuspegitik lantzea eta parte-hartzea sustatzea.
Egitaraua ondorengoa izango da:
“Hiru etxebizitzatik batean pertsona bakarra bizi da. Zergatik?”.
– Eguna: ekainak 21, astelehena.
– Lekua: Cadena SER – Radio San Sebastián. (95.6 FM eta 1044 OM).
– Ordua: 13:00-14:00.
Parte-hartzaileak:
– Nekane Arzallus, Donostiako Udaleko Hirigintza Iraunkorreko zinegotzi ordezkaria.
– Juana Otxoa-Errarte, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko presidentea Gipuzkoan.
– Jonander Agirre, Abaraskako ordezkaria.
Aurkezlea eta moderatzailea:
– Coro Tellechea. “Hoy por hoy San Sebastián” saioaren aurkezlea.
Programa osoa entzungai onforengo estekan 0:54:18 minututik aurrera.
NULL