BERRIAK

Estrategia Bulegoak bultzatutako lan-taldeek bigarren fasea gainditu dute

Lehen jardunaldiko aldagaien azterketatik ateratako ondorioak, oinarritzat hartu dira dinamika ezberdinetan emandako eztabaida prozesuan.

Ekainaren 27an hiru lan-taldeak batera arituko dira azkeneko jardunaldi batean: “Pertsonak eta Gizarte-Kohesioa”, “Lurraldea eta Ingurumena” eta “Etorkizuneko ekonomia”.

Donostiako Estrategia Bulegoak bultzatutako lan-taldeek bigarren jardunaldia ospatu dute egun hauetan. Bertan, talde-dinamika ezberdinen bitartez, lehenengo saioan bete zuten matrizearen ondorioen inguruan eztabaidatu dute.

Zehazki, lehen jardunaldian aztertutako aldagaien posizionamendua izan da bigarren aldi honetan garatutako eztabaida prozesuaren oinarria, hain zuzen ere. Hau da, hiriaren sistemaren baitan, kokapen estrategikoaren ikuspuntutik, aldagai horiek duten inpaktua eta eraginaren inguruan sortu da eztabaida.

Bigarren jardunaldia ospatu zuen lehen taldea “LT2: Lurraldea eta ingurumena”-rena izan zen maiatzaren 4an, jarraian “LT3: Etorkizuneko ekonomia” taldeak parte hartu zen maiatzaren 5ean eta “LT1: Pertsonak eta Gizarte-Kohesioa” taldeak ekainaren 11an ospatu zuen bigarren saioa. Talde bakoitzaren lehen saiotik ateratako “argazkia” ezberdina izan bada ere, bigarren fasearen ondorioek batez ere ondorengo gaiak azpimarratu dituzte: Aldaketa Klimatikoa, eraldaketa teknologikoa, gazteria, hiriaren zahartzea, etxebizitza eta inmigrazioa, besteak beste.

Hurrengo urratsa, ekainaren 27an ospatuko den hiru taldeen baterako bilera izango da eta bertan hiriak izan ditzakeen agertoki ezberdinak aztertuko dira, lan ildo bakoitzaren inguruan egoera egokiena garatzeko helburuarekin

Donostiako Estrategia Bulegotik eskerrak eman nahi diegu hiriaren etorkizunari buruz eta 2030 Estrategia Plana eratzeko aurre egin beharreko erronka estrategiko handien inguruan eztabaidatzea hain beharrezkoa den prozesuan parte hartzen ari diren adituei.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS