Topaketa, esperientzien arteko hartu-emana egiteko balio izan zuen, baita, hiria eta plan estrategikoa ezagutzera emateko, gastronomia hiriaren ikuspegitik. Estrategia Bulegoko zuzendariak, Kepa Kortak, aurkeztu zuen ikuspegia eta Manu Narvaezek, San Sebastián Turismoko zuzendariak, Turismoko Plan Estrategikoa ezagutzera eman zuen.
Japoniako ordezkaritzaren buru Inakazu Toshio eta Ota Eiji jaunak izan ziren, biak Fukuokako hirigintza jasangarriko batzordeko kide nahiz eta alderdi politiko ezberdinen ordezkari.
Bileraren ondoren Basque Culinary Center bisitatu zuten, Gastronomia Fakultateko instalakuntzak ezagutuaz.
NULL