BERRIAK

Europako 18 hirik erronka klimatikoak eta sozialak erresilientziaren ikuspegitik landu dituzte, Tesalonikan

Hirien arteko topaketa, Donostia kide den SMR Resilience proiektu europearraren baitan burutu da.

Bi egunetan zehar, 60 aditu baino gehiagok uholdeetan, itsasoaren igoeran, errefuxiatuen harreran…esperientziak partekatu dituzte.

Sekulako egoerak dira baina gure hirian zein kontinenteko beste hainbat hirietan oso egiazkoak. SMR Resilience proiektuak, aldaketa klimatikoak zein aldaketa sozialek sortutako hondamendi egoera hauei aurre egiteko eredu bat lantzen ari da. Hortaz, hiriak prest egon daitezela da helburua, ezbeharra gertatu eta gero, ahalik eta denbora laburrenean, leheneratzea.

Tesalonikako (Grezia) topaketak, arriskuak aztertzeko, irtenbide posibleak partekatzeko eta hartutatuko neurriak beste hirietaran eraginkorrak eta onuragarriak izan daitezen estandarizazio sistema batean aurrera egiteko, balio izan du.

2015. urtetik, Donostia proiektu honetan ari da lanean Estrategia Bulegoaren eta Tecnun Unibertsitatearen bitartez. Donostia, Europako beste zazpi hiriekin batera proiektua garatzeko hautatua izan zen.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS