BERRIAK

Donostia 2020 Plan Estrategikoak aldaketa klimatikoa, gizarte-kohesioa eta etorkizuneko ekonomiak jaso ditu

Gizarte kontseiluaren osoko bilkurak, uztailaren 3an, hiriko plan estrategikoaren eguneratze dokumentua onartu zuen, 2020. urtera begira. Egokitzapen hau aldaketa-klimatikoan, ekonomi eredu berrietan eta gizarte-kohesioan premiazkoak diren beharrei erantzuteko egin da.  

Komunikabideen aurrean izandako aurkezpenean, Gizarte Kontseiluko presidente, Pedro Miguel Etxenike, organo honetan parte hartzen duten pertsona guztien konpromisoa azpimarratu zuen, baita euren profesionaltasuna eta lan ona.

Donostia 2020 Estrategia eguneratzeko prozesuaren abiapuntua plan estrategikoa da, egun indarrean dagoen estrategiaren bir-orientazioa, helburuak eta akzio-ildoak atzean utzi gabe baina beharrezkoa den egokitzapena eginez, ekonomi esparruan, gizarte mailan, kulturan eta ingurumen egoera berriari aurre egiteko. Ekonomia zein gizarte krisia, 2015eko Parisko Klima goi-bilera eta ondorioz ingurumen alorrean sortutako erronkak, 2016 urtearen ondorengo kultura eta bere legatua…beharrezko elementuak dira eguneratze honen zergatiak eta abagunea ulertzeko. 

Hiriko errealitatea abiapuntu

Eguneratze dokumentuak hiriko errealitatearen hausnarketa sakon bat du abiapuntu, diagnostiko estrategiko batean oinarritua. Diagnostiko horrek azaleratzen dituen zenbait datu esanguratsu azpimarratzea, komeni da. 

-Formakuntza maila altua, 30 eta 34 urte bitarteko Donostiako biztanleen ia %61a goi-mailako ikasketak ditu.

-Hiriko BPGaren %2,71a I+G inbertsioetara doa. Europako batazbestekoaren gainetik (%2,08)  eta estatatuko batabestekoa bikoiztuz (%1,3)

-Batazbesteko familien aberastasun-maila. Donostiako etxeen errenta euskal hiriburuen artean handiena da. Auzo aberatsenaren eta txikienekoaren arteko ezberdintasuna 2,5ekoa da. Errenten mailak ekialde eta mendebalde artean zatiketa dagoela erakusten du.

-Zahartze demografikoa. Donostiako biztanleria  zahartuz doa pixkanaka, jaiotzen kopurua pixkanaka txikitzearen eta Donostiako biztanleen bizi-itxaropena handitzearen ondorioz. Bizi-itxaropena progresiboki handitu da, auzo ezberdinen artean alde handirik gabe, eta, Europako altuenen artean kokatuaz (gizonek 78,9 urteko eta emakumeek 85,4 urteko).

Estrategia 2020DSSren eguneratzeak proposatzen dituen ideia nagusiak edo lan-ildoak hiru atal nagusietan bildu daitezke.

1.-GIZARTE-KOHESIOA

Krisiaren ondorio argienetako bat gizartearen eta bizi-kalitatearen hauskortasuna da. Krisiak agerian jarri du bazterketaren aurka modu iraunkorrean lan egiteko beharra. Bazterketa-egoerak edo horietan egoteko arriskuak asko eta askotarikoak dira: generoa, adinekoak, desgaitasuna, immigrazioa, langabezian dauden pertsonak, guraso bakarreko familiak, talde zaurgarriak, aniztasuna, etxebizitzara sarbiderik gabekoak, irisgarritasunarekin lotutako arazoak, euskararen erabileran ematen den berdintasun eza…

2.- INGURUMEN-ESTRATEGIA ETA KLIMA-ALDAKETA

Eguneratze dokumentuak eraldatze-prozesu handi bat eta eredu-aldaketa bat egin behar direla biltzen du.  Eraldaketa kualitatiboa behar da ingurumenaren esparruan    klima-aldaketaren erronkei egokitu eta arintzeko eta hiriko ingurumen jasangarrian aurrera egiteko (mugirkotasun jasangarri ez-kutsatzailea, kalitatezko gune publikoak dituen hiri ingurunea, zerbitzu publikoen gertutasuna, energía-eraginkortasuna, kontsumo jasangarria eta abar).

3.- ETORKIZUNEKO EKONOMIA

Hiriko garapen ekonomikoari heltzen zaio,kontuan hartuta hiriko jarduera errotuak  (turismoa, ikus-entzuneko sektorea, kultura, merkataritza, gastronoia, zientzia eta teknologia, enpreseei zerbitzuak…) baina mundu mailako tendentzia orokorrak   begibistatik galdu gabe eta hiriko idiosinkrasia galdu gabe.









 

 

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS