BERRIAK

Goako (India) lehen ministroak Donostia bisitatu du

Juan Karlos Izagirrek, Donostiako alkateak, Manohar Parrikar, Goako lehen ministroari harrera pribatua egin zion udalean. Ondoren, Parrikar buru zuen Indiako delegaritzak, Aquariuma eta Kursaala bisitatu zituen.

Goako lehen ministroak jakin-min berezia izan zuen Donostiako mugikortasun sistemaren nondik-norakoak ezagutzeko.

 

Topaketa, Goako estatua eta Donostiaren arteko erlazioa estutzeko balio izan zuen.

Goa, Indian oso ezaguna den gunea da, bere hondartzak milioika bisitari erakartzen ditu urtero.

Goako hiriburu politikoa Panaji da. Donostia eta Panajiren arteko antzekotasunak deigarriak dira; esaterako, egitura fisikoa, baliabide naturalen potentziala, turismoarekiko eta kulturarekiko orientazioak.. Panaji, Donostia bezalaxe, Indiako lehenengo nazioarteko zinema-jaialdiaren egoitza da, herrialde osoko garrantzitsuenarena, hain zuzen.

2013 urte hasieran jaio zen bi hirien arteko erlazioa, hain zuzen ere, LKS euskal kontsultoretzari Panajiko Masterplanaren egitea eman ziotenenean.

Masterplana Gipuzkoako enpresari esleitzeko arrazoi nagusietako bat erreferente gisa Donostiako hiri-eredua zuela izan zen. Proiektu irabazleak azpiegiturak, mugikortasuna, bidaiarien garraioa eta gune publikoak hobetzea, ibai-ibilguak eta haien hertzeak integratzea, kultura-ondareari balioa ematea eta hiriaren itxura berritzea zituen hizpide.

Mandovi ibaiaren ertzean dagoen Panaji da estatuko hiriburu politikoa, eta portugaldarren okupazio garaiko ondare aberatsaren jabe da.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS