BERRIAK

Donostiako Gizarte Kontseilua berritu egin da, gizartea hobeto ordezkatzeko eta eraginkorragoa izateko helburuarekin

Joaquín Pérez Iriarte izango da Gizarte Kontseiluko lehendakari berria; Kepa Korta, aldiz, lehendakariorde izendatu dute, berriz ere. Batzorde Iraunkorreko beste hamahiru kideak ere berritu dira Gizarte Kontseiluaren eredu berri bat proposatzeko Batzorde bat sortzea adostu zuten kide guztiek, organoa eraginkorragoa izatea eta errealitate berrira hobeto egokitzea helburutzat hartuta.

Gizarte Kontseiluaren osoko batzarrak Joaquín Pérez Iriarte (hiriko ospe handiko pertsonen ordezkaria) aukeratu du organo honetako presidente izateko. Pérez Iriarte Txomin Eneako elkarte mugimenduaren bultzatzaile ezaguna da eta urtarrilaren 19an Donostiako Udalak ematen duen Hiritar Merezimenduaren domina jaso zuen.

Hiriko Gizarte Kontseilua, joan den otsailaren 7an bildu zen, Donostiako udaletxeko udalbatza aretoan. Gai-ordenan lehendakaria eta lehendakariordea berritzea aurreikusten zen, baita Batzorde Iraunkorra berritzea ere.

Bileran Gizarte Kontseiluaren funtzionamendua eta osaera berrikustea ere onartu zen, iraganeko esperientzia kontutan harturik, eraginkortasuna emateko eta errealitate sozial, ekonomiko eta politiko berrira egokitzeko.

Helburu hori betetzeko Lanerako Batzorde bat sortuko da, Gizarte Kontseiluak aukeratutako hogei kidek osatuko dutena. Batzorde horren zeregina Gizarte Kontseiluaren eredu berriaren proposamena aurkeztea izango da, ahal den adostasun handienarekin, eta hiritarren partaidetzarekin.

Prozesu horretan sortutako dokumentua lehenik Gizarte Kontseiluaren osoko bilkuran berretsi beharko da, eta ondoren, Udalaren osoko bilkuran. Proposatutako aldaketek Gizarte Kontseiluaren erregelamendu organikoan izango dute eragina, horregatik ezarri da berrespen prozesua.

Donostiako Hiriko Gizarte Kontseilua parte hartzeko aholkularitza-organorik gorena da, eta bere eginkizunak honako hauek dira: informazioa ematea, aztertzea, eztabaidatzea eta udal politikaren ildo nagusiei buruzko aholkuak ematea, gure hiriaren garapen estrategikoari, ekonomikoari, sozialari eta kulturalari eragiten dioten arloetan.

Hirian dauden partaidetzarako kontseilu sektorial, egitura eta organismo desberdinen arteko koordinaziorako espazio bat ere bada. Ikuspegi eta interes desberdinak dituzten baina helburu bera erdietsi nahi duten eragileak biltzen ditu, eta helburua hauxe da: Donostiako herritarren bizi-kalitatea hobetzearen alde esku hartzea eta elkarrekin lan egitea.

Gizarte Kontseiluaren eginkizunak hauek dira: herritarren partaidetza sustatzea, erakunde ekonomiko, kultural, profesional eta sozialekiko lankidetza eta kooperazioa bultzatzea, hiriaren sendotze ekonomikoa eta gizarte-kohesioa erdiesteko asmoz, hiriko proiektu estrategikoak gauzatu daitezela sustatzea eta horien jarraipena egitea eta Udal Batzarrak edo Gizarte Kontseiluak berak eskaturiko gaien inguruko txostenak egitea.

Gizarte Kontseiluaren bileran kideen %60 egon ziren.

Batzorde Iraunkorreko kideak ere berritu dira

Lehendakari berriaz eta lehendakariordeaz gain, beste hamahiru kide izango ditu:

Mikel Ubarrechena, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko ordezkaria

Belkis John, ASODEUS etorkin elkarteko ordezkaria

Nerea Kortajarena, Gizarte Ekintza Kontseiluko ordezkaria

María Jesús Frías, Merkataritza Kontseiluko ordezkaria

Germán Cea, Kirol Kontseiluko ordezkaria

Amaia Lasheras, Emakumeen Kontseiluko ordezkaria

Manu Narvaez, Turismo Kontseiluko ordezkaria

Haritz Azkarraga, Tabakalerako gerentea

Nora Galparsoro, Bildu udal taldeko ordezkaria

Eneko Goia, EAJ udal taldeko ordezkaria

Ramón Gómez, PP udal taldeko ordezkaria

Ernesto Gasco, PSE-EE udal taldeko ordezkaria

Ana Arrieta, EHUko udal taldeko ordezkaria

 

 

 

 

 

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS