Belgika, Espainia, Hungaria, Eslovenia, Portugal, Errumainia eta Erresuma Batuko hiriak proiektuaren parte dira Leonardo da Vinci europar agentziaren finantziazioari esker.
Donostia aitzindaria den “Adinarekin Hiri Lagunkorren” inguruko ezagutza handitzeko eta promozionatzeko sare sozialetan oinarrituriko irakaskuntza metodologia berritzaileak garatzea da proiektu honen helburua.
“TAFcity – The Age Friendly City”k aurrera pauso bat suposatzen du persona adinduen sektore publiko zein pribatutako profesionalen gaitasun eta ezagutza sustatu eta hobetzeko material eta tresna berriak sortuko baititu.
Donostiak zeregin nabarmena du proiektu honetan CEBANC-CDEA Prestakuntza Zentroaren eskutik, beronek egoitza Donostian izanik proiektuaren sustatzaile bait da, eta baita, proiektuko partaide den Matia Taldearen eskutik ere.
TAFcity sarearen helburu nagusienen artean “Zahartze baikorraren Estrategia” bat eratzea, pertsona adindu guztien zerbitzuaren kalitatea nola hobetu galderari erantzutea, eremu guztietako pertsonen gaitasunak antzematea, zahartze aktiboaren alde egin lanpostuak eta bolondres sare bat sortzeko aukera bat bezala ikusita, belaunaldi arteko politika zein praktika inklusiboak bultzatzea, ekintzaile eta langabetuak lan merkatuan sartzeko hezi eta gidatzea, Informazio eta Komunikazioen teknologiak ezartzea, sare sozialak eta web 2.0 delakoak barne hartuta bizi aktiboa eta partehartzailea ahalbidetzea etabar.
Donostia, estatuko lehen hiria izan zen OME-Osasunaren Munduko Erakundeak sustatutako Adinarekin Hiri Lagunkoiak diren Sarean sartzen. Nazioarteko izaera duen erakunde honek sektore publiko zein pribatuko agenteen ahalegina bat egiten saiatzen da zahartzen ari den biztanleriaren premiei erantzuteko eta, hiri inguruneko gizarte kohesiorako zerbitzuak eta aukerak hobetzeko.
Profesionalak, adituak, erabakiak hartzen dituztenak eta zerbitzu sektoreko (publiko zein pribatua) gizabanakakoak trebetasuank eta kontzientziazioa garatu behar dituzte etorkizuneko beharrak eta lan aukerei egokitzeko.
AFC sareak pasa den 2011ko irailean bere lehen biltzarra ospatu zuen Dublinen eta bertan Donostiako delegazio bat egon zen Donostiako Estrategia Bulegoa buru zuelarik.
NULL