“Lankidetza inteligentea” kontzeptua hiriko plan estrategiko berriaren, E2020DSSren oinarrian dago.
Abiadura Handiko Trenaren garapenak eta honen sarrera gure lurraldean hirien arteko erlazioan iraultza bat suposatuko du, batez ere, ordubete inguruko distantziara geldituko diren hirien artean. Kortak, eremu horretan dauden tamaina erdiko hiriak indartuak aterako direla adierazi zuen, beti ere, lankidetza inteligenteak baliatzen dituen abantailei probetxua ateratzen jakiten bazaio.
Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendaria, Burgosen egon zen, pasa den maiatzaren 28an ospatu zen “Industria Sortzaileak eta Hiri Ertainak” inguruko topaketa batean, Donostiako ordezkari gisa.
Jardunaldia 2020 Burgos hiriaren Plan Estrategiko Elkarteak antolatu zuen, eta 2016 kultur hiriburutzaren hautagaien inguruan egin zen. Bertan, Zaragoza, Malaga, Tarragona, Iruñea, Burgos eta Donostia egon ziren. Kulturaren bitartez hiriko estrategiaren alorreko mahai-inguru batek eman zion hasiera jardunaldiari eta “Kulturaren aldeko Hiriak” manifestua sinatu zen.
Korta, Burgoseko Plan Estrategikoak gonbidatuta hartu zuen parte eta Europako Kultur Hiriburutzarako Donostiako hautagaitzari buruz galdetuta “Burgos zein Donostia, 2016 Europako Kultur Hiribururako hautatuko hiria izan da ere, biek bateratutako kultur gertaerak egiteko elkar lana ona litzateke” azpimarratu zuen.
Zentzu honetan, Abiadura Handiko Trenaren garapenarekin bi hiriak ordubete luze bateko distantziara (gaur egungo distantzia erdira laburtuaz) egongo direla gogora ekarri zuen Kortak, eta horrexegatik “elkarrekin lan egin beharko genuke” eta “garrantzitsuena hiriburutzak denoi irauli digula da” adierazi zuen.
NULL