BERRIAK

Maastricht-eko delegazio batek Donostia bisitatu du, Estrategia bulegoak gonbidatuta

Maastricheko (Herbehereak) Meuse Fundazioa 30 pertsona inguruk osatutako taldeak, pasa den maiatzaren 13an Donostia bisitatu zuen eta lehen eskutik ezagutu zituen hiriko proiektu estrategikoak, hala nola, 2016an Europar Hiriburua izateko hautagaitza, Miramonen dagoen Basque Culinary Center gastronomia fakultatea edota orain dela gutxi irekitako San Telmo Museoa.

 

Donostiako Estrategia Bulegoak antolatutako lan jardunaldia izendatutako museoan gauzatu zen eta Denis Itxaso, Kultur zinegotzia, Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendari-koordinatzailea, Eva Salaberria, kultura hautagaitzaren zuzendaria eta Jose Luis Galiana BCCko komunikazio eta marketin zuzendaria bertaratu ziren.

Meuse Fundazioa, 1989an jaio zen diru-asmorik gabeko erakundea urtero antolatzen du, eraldaketa ekonomiko, arkitektoniko, kultural eta hirigintza alorreko eraldaketa izanagatik nabarmentzen diren Europako hiri edota eskualdeetara bisita.

Azken hiru urteotan, fundazioa hirien tandem bat egiten ari da, Bilbo eta Donostia protagonista izanik.

Bisita hauen helburua hiri bakoitzeko agente garrantzitsuekin solaskidetza mantenduz, ezagutzaren transferentzia prozesua abaian jartzea da, hauetako bakoitzaren proiektu estrategikoetan sakontzeaz gain. Lan jardunaldi hauetako partaideak tokiko eta eskualdeko aginpideen ordezkariak dira, merkataritza konpainietako arduradunak (inbertitzaileak, arkitektoak, aholkulariak…), erakundeetako ordezkariak eta enpresetako zuzendariak.

Donostiako San Telmo museoko hitzaldi aretoan gauzatu zen programa hasi aurretik bisitariek Igeldo Mendian dagoen hiriko panoramika ezin hobea ikusi ahal izan zuten, maiatzeko ostiral eguzkitsu eta atsegin batean.

Maastrichteko ordezkaritzak interes berezia jarri zuen Kulturaren Europako hiriburu izateko kandidaturan hiriak egin duen kulturaren aldeko apostuarengatik. Beraz, Denis Itxasok kultur zinegotziak, galdera askori erantzun behar izan zien.

Egitarauak hainbat gai jorratu zituen lan sesio bat izan zuen, hauen artean:

  • Hiriaren jarrera hartzea hirigintza planeamenduan, ekonomian, turismoan eta kulturan, indar, ahulezia, mehatxu eta aukerak identifikatuz.
  • Hiriko Plan Estrategikoa eta ezarpenerako tresnak (antolaketa, finantza eta komunikazio baliabideak).
  • Datozen 10 urteotara begira, proiektu eta ekimenak…

Eta galdera eta eztabaidarako txandaren ondoren, ordezkaritzak Alde Zaharretik oinez paseo bat eman zuen Euskal Gastronomia Kofradian bazkaldu baino lehen.

Bazkal ostean, bisita gidatu bat egin zuten autobusean hiriko interes turistikoa duten hainbat tokietara, Paseo Berria, Tabakalera, Boulevarda eta Kontxa eta ibilaldia Aieteko Kultur Etxean amaitu zuten.

Iluntzean, ordezkaritza Bilborantz abiatu zen, bertan lo egitera, jada bezperan bisitatzeko aukera izan baitzuten eta.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS