BERRIAK

Donostiak hitza eta botoa izango ditu Zientzia eta Berrikuntzaren INNPULSO Sareko hirien kontseilu errektorean

Bartzelonak izango du Sarearen presidentetza eta Donostia eta Valentzia “zientzia eta Berrikuntzaren Hirien” INNPULSO Sareko kontseilu errektorean izango diren 100.000 biztanletik gorako hirien artean daude.

Sarea pasa den martxoaren 22an eratu zen, Bartzelonan izandako ekitaldian. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak-MICCIN ematen duen “Zientzia eta Berrikuntzaren Hiri” ikurra duten lehendabiziko 30 udalen ordezkaritza bertaratu zen.

Caceres eta Rivas Vaciamadrid 20.001 eta 100.000 biztanle arteko hirien modalitatean eta Ermua eta Benilloba 20.000 biztanle baino gutxiagoko modalitatean izango ditu lagun Donostiak Sarearen zuzendaritza batzordean.

Kontseilu Errektorea bi zuzendariordetzek osatuko dute, MICCIN delakoaren eta Lurralde Politika eta Administrazio Publikoaren ordezkaritzan. Hauek Juan Tomas Hernani, Berrikuntza arloko idazkari nagusia eta Maria de los Llanos Castellanos Tokiko Kooperazioko zuzendari nagusia dituzte buru, urrenez urren.

Kontseilu Errektorea bokale batek osatzen du, Udal eta Probintzien Espainiako Federazioaren ordezkaritzan.

Zientzia eta Berrikuntzaren ikurra duten Espainiako 30 hiriz osatutako INNPULSO Sarearen helburu nagusia udalen arteko harremana sustatzea da, zientzia eta berrikuntzaren arloan proiektuak gauzatzeko ideien trukaketaz gain.

Sare honen iraupena hiru urtekoa da, hori baita ikurrak duen iraungipena eta berritu egiten da, denbora horretan hiri jakin horrek izan dituen jarreren arabera.

MICCIN delakoaren Estatu mailako Estrategiak 2015rako, Espainia munduko bederatzi ekonomia berritzaileenen artean kokatzea da, horretarako, premisa gisa administrazio guztien eta herrialdeko ehun produktiboaren arteko elkarlana da.

 

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS