BERRIAK

Hiria eta Energia. Hiri diseinuaren paradigma berria

Abuztuak 29 eta 30 artean “Hiria eta Energia. Hiri diseinuaren paradigma berria” ikastaroa burutuko da Miramar Jauregian, EHUren udako ikastaroen baitan.

Donostiako Estrategia Bulegoak eta Bilbao Metropoli-30k zuzendutako ikastaroak gai honetan lehen mailako txostengileak izango ditu, hauen artean, Europan Toyota etxearen zuzendaritzako Jake Cameron, Iberdrolako Jose Luis Villate edota Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordea den Ernesto Gasco.

Energia sekuladaniko garaietatik berebiziko faktore izan da gizakiaren biziraupenerako eta garapenerako.

Ez dirudi bizi dugun XXI. mende honetan energiak paper hori alderatuko duenik.

Are gehiago, datozen urteotan, tamaina handiko beste hainbat erronkez gain (elikadura, globalizazioa, aldaketa klimatikoa, Biozientzia eta Neurozientziatan aurkikuntzak, etab.), baliabide energetikoen eskaeraren igoera nabarmenaren aurrean kokatuko gara, gehienbat erregai fosilen baliabidetan eskaintza eskaseko herrialde gainerakorrek mundu “garatura” emango duten saltoak baldintzatuta.

Hiriek prozesu honetan ekiteko beharra izango dute, ziurgabetasun garaiei aurrea hartuz. Ez da txantxetakoa hirian kontsumitutako energiaren %50a mugikortasunaren fruitu izatea eta %25 inguru berogailu eta aire girotuena, ur bero sanitarioarekin batera.

Ikastaroak hirientzat berebizikoa den erronka honen inguruko ikuspegi globala mahai gaineratzeko asmoa dauka, bere garapenari, nahiz egungo auzo eta eraikinen biziberritzeari begira. Horretarako izen handiko txostengileak izango ditugu (enpresa pribatuetako ordezkariak eta arlo hauetan lanean diharduten kudeatzaile publikoak).

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS