2022. edizioak kongresuaren egitura berreskuratuko du, eta joera berriak aztertzeko gune gisa aurkeztuko da. Baina, batez ere, joera horiei nola aurre egin lantzeko, zer egokitzapen egin behar ditugun ikusteko eta azken bi urte hauetan zer ikasi eta bizi izan dugun aztertzeko espazioa izango da.
Bi jardunaldi etorkizunari buruz hitz egiteko, baina baita orainari buruz ere. Itxaropenez eta baikortasunez kudeatu behar da oraina, eta, batez ere, hurbileko merkataritzari, dimentsio txikienekoari, lehiakortasuna irabazteko aukera emango dioten tresnekin, eskaera eta lehia-egoera berriei erantzunez.