Topaketa enpresaburuei, ikertzaileei, unibertsitateko ikasleei eta, azken batean, Euskadiko, Akitania Berriko eta Nafarroako Osasunaren sektoreko berrikuntza alorreko eragile guztiei zuzenduta dago.
Enpresen hogeita hamar bat «flash» aurkezpen izango dira. Halaber, mugaz gaindiko lankidetzen kasu arrakastatsuen aurkezpenak eta euroeskualdeko sektorearen alderdi garrantzitsuei buruzko eztabaida-mahaia egingo dira. Gainera, aurten hiru Open Innovation erronka jarriko dira abian.