Hiri-proiektuetan ibilbide eta esperientzia zabala duten irakasle eta aditu gonbidatuek gidatutako saioen bidez, hiri-plangintza estrategikoaren oinarriak, teknikak eta tresnak lantzen dira mintegian.
Mintegiaren helburu nagusiak hauek dira:
-
Hiri-estrategiaren profesionalak herritarren bizi-kalitatea hobetzeko duen zeregina ulertzea, hiria epe ertainera pentsatuz.
-
Parte-hartzaileen ikasteko ohiturak sortzea edo egokitzea, hiri-proiektu estrategikoen azterketan oinarritutako ezagutza kudeatzeko metodologiak aplikatu ditzaten.