Bilboko Balioen Gutuna garatzen laguntzen duten enpresa-ekimenak eta -jardunbide egokiak ikusaraztea eta ezagutaraztea izango du helburu saioak.
Oihane Agirregoitia Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako zinegotziak emango dio hasiera jardunaldiari, eta honako hauek hartuko dute parte ekimenean: Irakurketa Errazeko Euskadiko zuzendari Blanca Matak; 12 Campanadas lanaren egile Rafael Carriegasek; La Hora del Té proiektuaren bultzatzaile Cristina Arranzek; eta Mi Botella Amiga del Planeta ekimenaren arduradun Joshua Edelmanek.
Jardunaldia zuzenean emango da www.bilbao.eus webgunean, interesa duen edonork jarraitu ahal izan dezan.