Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT), Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) eta Zaragozako Udalak Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Jasangarrirako Hirien VI. Topaketa antolatu dute, urriaren 21ean eta 22an, Zaragozan.
Oraingo honetan, “Hiriak 2030” leloa aukeratu dute. Aurten, Bide Segurtasunerako Ekintzaren Bigarren Hamarkadaren, Europar Batasuneko Bide Segurtasunerako Estrategiaren eta Espainiako Bide Segurtasunerako Estrategiaren hasiera izango da. Hiru ekimen horien helburua 2030ean hildako eta larri zauritutako pertsonen kopurua erdira jaistea da.
Informazio guztia DGTren webgunean.