Irailaren 24an, Europako mugako espazioen errealitateak eta erronkak ezagutzeko jardunaldia egingo da Nafarroako Parlamentuan.
“Mugako espazioak: europako aukera- eta bizikidetza-lurraldeak” izenburupean, politika-, hezkuntza- eta kudeaketa-arloetako espezialisten arteko topaketa, trukea eta hausnarketa ahalbidetuko ditu jardunaldiak.
Jardunaldia, Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zenetik gaur egun arte, ezarrita dagoen komunitateen arteko elkarrizketaren eta lankidetzaren alde egiten duen lanaren barruan kokatzen da.
Xehetasun guztiak hemen.