Apirilaren 15ean San Telmo Museoak, Estrategia Bulegoarekin batera antolatu duen “Donostia 2030” hitzaldien zikloaren lehen hitzordua ospatuko da.
Zeintzuk izango dira gure hiriaren erronka nagusiak datorren hamarkadan? Eta Donostia 2030en helburu estrategikoak? Zein zutabetan oinarrituko da etorkizuneko hiri estrategia? Gai horiei erantzungo die 2030 Plan Estrategikoak, eta hiriko hainbat esparrutako erakunde eta eragileak parte hartzen ari dira eta horren inguruan arituko dira:
-Eneko Goia, Donostiako alkatea. Zikloari irekiera instituzionala emango dio.
-Kepa Korta, DSS Estrategia Bulegoko zuzendaria.
Saioa, San Telmo Museoan bertan izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Informazioa eta izen-ematea hemen.