Azaroaren 19an eta 20an ospatuko da Jasangarritasun-jardunaldiaren XI. edizioa, Basque Culinary Center Innovationek eta FRUTO -k antolatua, “Gastronomia eraldaketarako tresna gisa” lelopean. Zehazki, hainbat hitzaldi, tailer eta dinamika parte-hartzaileak egingo dira gastronomiak elikagaien botere eraldatzailea ulertzen duenean izan dezakeen eragina erakusteko. Gaur egun garapen iraunkorreko moduen alde egiteak zer dakarren ere azalduko da.
Hitzordu bikoitza modu birtualean egingo da, zoom plataformaren bidez eta parte-hartzea mugatua izango da. Beraz, aurretik plaza erreserbatu beharko da esteka honetan: https://sustainability.bculinary.com /