Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIC Gipuzkoak, UPV/EHU Ekintzailetzako I. Kongresua, “XXI. MENDEKO UNIBERTSITATE EKINTZAILEA, ERRONKAK ETA AUKERAK” antolatu dute. UPV/EHUn hedatutako ekintzailetzako eta berrikuntzako estrategietan lortutako emaitzen balioa nabarmentzea eta ekintzailetza zientifiko-teknologikoaren gako-eragileen arteko networkinga ahalbidetzea du helburu.
Honako gai-multzo hauek landuko dira: Tranferentzia Teknologikoa eta Berrikuntza Irekia. Bertaratuek aukera izango dute lehen eskutik ezagutzeko UPV/EHUn teknologiak merkaturatzen jardunean dauden ikerketa-talde nagusien eskaintza teknologikoa eta sortu diren Spin-Off teknologikoak.
Jardunaldiak dirauen bitartean parte-hartzaileek Business matchmaking egiteko aukera ere izango dute.