Smart Cities direlakoen egoera aztertzea honako hauen erronken testuinguruan: Agenda 2030, Garapen Jasangarrirako Helburuak, Europa 2030, Europako Hiri Agenda, Basque Country 2030 Agenda eta Hiri Agenda Berria.
Jardunbide egokien errepertorio bat aurkeztea Smart Cities, Cities 4.0 eta munduko hainbat hiritan garaturiko Wise Cities direlakoen inguruan.
Basque Cities 4.0 ekimenaren bide orriaren hasierako proposamena aurkeztea, Basque Industry 4.0 eta Euskadiko 2020ko Agenda Digitalarekin bat.
Erakundeek hiri adimendunen garapenaren inguruan dituzten ikuspegiak ezagutzea: nazioarteko erakundeak, Eusko Jaurlaritza, EUDEL, eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalak.
Euskal enpresa ehunaren ikuspegia txertatzea bide orriaren konfigurazioan.
Elkarteen eta herritarren ikuspegia txertatzea bide orrian.