EHUko Materialen Fisikan katedraduna den Angel Rubioren eskutik dator Biltzarra Donostiara. Rubio, Amerikar Zientzia Akademiako kide atzerritarra da eta Oinarrizko Ikerketetan Jaime I saria jasoa du.
Zientzia alor ezberdinetan aplikazioa duten material berrien simulazioan lan egiten duten europar ikertzaileen sarea da PSI-K (mundo osoko ikertzaileekin estuki lan egiten duena). Euren kalkuluen aplikazio arloak diziplina ezberdinak lantzen ditu, hala nola: materiaren fisika trinkotua, nanozientzia, kimika, geofisika eta biología, baita diseinua eta material berrien aurkikuntza ere.