Donostiako Jazzaldiak, gaur Heineken Jazzaldiak, 50 urte hauek laburbiltzen dituen #jazzaldia50 dokumentala ekoiztu du. Bertan, protagonista askoren testigantza eta kontzertu historikoen irudiak jasotzen dira, oroimenean betirako gordeko ditugunak, Historia egingo dutenak.
Bere 50 edizioekin, Heineken Jazzaldia Estatuko jazz jaialdi zaharrena da eta Europako beteranoenen artean dago. Jazz munduko izen garrantzitsuenak, salbuespenik gabe, Donostiatik pasa dira urte hauetan eta askok behin baino gehiagotan.