BERRIAK

Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak hiritarren ekimen onenaren III. Saria ebatzi du

Pasa den ostegunean, urriaren 2an, bildu zen Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorra udaletxeko Urumea aretoan. Saioan Gizarte Kontseiluak hiritarren ekimen onenari ematen dion III. Sarira aurkeztutako proiektuak aztertu zituzten parte-hartzaileek, eta edizio honetako irabazlea ebatzi zuten.

Guztira bost hautagaitza aurkeztu dira eta, azalpen, eztabaida eta bozketa prozesuaren ondoren, proiektu irabazlea eta bi finalista hautatu zituen Batzordeak. Bozketa horren emaitza eta nabarmendutako erakundeen izenak Gizarte Kontseiluaren datorren osoko bilkuran jakinaraziko dira, hau da, abenduaren 4an, 17:00etan, Donostiako Udalean egingo den saioan.

Osteguneko bileran, halaber, hiriarentzat garrantzitsuak diren hainbat gai jorratu ziren. Besteak beste, Gizarte Kontseiluak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenari (HAPO) buruz osatu duen txostena, “Oinezkoa Donostiako espazio publikoaren erdigunean” lan-taldearen aurkezpena, eta 2025-2026 aldiran Donostia klima-aldaketaren aurrean egokitzeko neurriak landuko dituen lan-talde berri bat sortzeko proposamena.

Era berean, Batzorde Iraunkorrak Agustin Erkiziari egin zion ongietorria; Donostiako Udaleko Zientzia eta Ezagutzaren Departamentuko arduradun berria da Erkizia, eta bere gain hartuko ditu Estrategia Bulegoarekin eta Gizarte Kontseiluarekin lotutako zenbait lan-ildo.

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

NEWSLETTERS VER TODAS LAS NEWSLETTERS

La mejor manera de estar al día del trabajo que realizamos es suscribiéndote a nuestro boletín digital. Si deseas recibirlo, rellena el formulario, por favor. ¡¡Gracias!!

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS