BERRIAK

Zabalik da ASETT Nazioarteko Lehen Foroan izena emateko epea

Maiatzaren 29tik 30era, ASETT Nazioarteko Lehen Foroa egingo da Donostian, enpresen ekarpena kohesio sozialera bideratzeko moduak aztertzeko helburuarekin. Gizarte Ekonomiaren alorrean lan egiten duten 400dik gora lagun elkartuko ditu ekimenak, tartean, erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariak eta nazioarteko adituak.

Gizarte Ekonomiako Enpresen Espainiako Konfederazioak (CEPES) antolatu du foroa, eta Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren eta MONDRAGON Korporazioaren laguntza jaso du.

Jose Maria Arizmendiarrietaren ondarean oinarrituz, ekonomia inklusibo eta iraunkorraren sustapenean nazioarteko erreferente bihurtzeko helburua duen egitasmoa da ASETT, eta bat egiten du Euskadiren tradizio kooperatibo sendoarekin.

Egitaraua eta jarduerak

Topaketaren egoitza nagusia Donostiako Kursaal Biltzar Jauregia izango da; bertan egingo dira aurkezpen nagusiak, hala nola, ASETTek aitortutako arrakasta-kasuen aurkezpenak. Programak hainbat jarduera jasoko ditu:

  • Nazioarteko erakundeetatik eta hainbat gobernutatik etorritako adituen hitzaldiak eta mahai-inguruak.
  • Jardunaldi akademikoak Mondragon Unibertsitatean (AS Fabrik) eta Deustuko Unibertsitatean (Bilbo).
  • Nazio Batuetako adituen topaketak Otaloran (Aretxabaleta).
  • Gizarte Ekonomiako erreferentziazko enpresen bisitak: Basque Culinary Center, MONDRAGON Korporazioa eta Gureak.

Foroak saio paralelo ugari izango ditu, eta parte-hartzaileek kasu praktikoen aurkezpenen eta erronka sozial handien inguruko eztabaiden artean aukeratu beharko dute. Horrez gain, hainbat kultur saio ireki egingo dira, hala nola, Denon Artean Sariaren entrega Victoria Eugenia Antzokian, eta Euskadiko Orkestraren “Sinfonía Cooperativa” kontzertua, Fernando Velázquezen gidaritzapean.

Izen-ematea

ASETT Nazioarteko Lehen Foroan parte hartzeko izen-ematea www.asett.org webgunearen bidez egin behar da maiatzaren 23a baino lehen. Inskripzioa egiteko momentuan, intereseko saio eta jarduerak aukeratu beharko dira, eta akreditazioa beharrezkoa izango da Kursaalen sartzeko.

Egitaraua foroaren webgunean dago kontsultagai.

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS