BERRIAK

Zabalik dago Gizarte Kontseiluaren sarira proiektuak aurkezteko bigarren deialdia

Donostiako Gizarte Kontseiluak sustatutako ekimenak izandako harrera onaren ondoren, Donostiako hiritarren ekimen onenari emandako Sariaren bigarren deialdia zabaldu berri da. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Oinarrietan zehaztu bezala, aurkeztutako proposamenak donostiarrei eragiten dieten alorren ingurukoak izan beharko dira, hala nola, hiriarentzat lehentasunezkotzat jotakoak (adinekoak, belaunaldien arteko erreleboa, immigrazioa eta donostiar berriak, klima-aldaketa eta auzoak), eta Gizarte Kontseiluko kide diren edo ez diren pertsona fisikoek, erakundeek edo antolakundeek garatu ahal izango dituzte (epaimahai gisa diharduen Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak izan ezik).

Proposamenak baloratzeko irizpideak hauek izango dira: errepikatua izateko dituen aukerak, originaltasuna, garatzen daramaten denbora eta aurrez aipatutako lehentasunezko arloekin dute lotura, eta saria abenduan entregatuko da.

Sariaren oinarriak post honi atxikitako estekan daude eskuragarri.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS