Atlantic Cities sarearen urteroko Batzar Orokorra eta mintegia atzo, maiatzak 24, abiatu zituzten Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Topaketak formatu hibridoa du, eta sareko kideek adierazpen bateratua sinatuko dute klima-aldaketak kostaldean eragiten dituen ebidentziak mahai gainean jarri eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko konpromisoa berresteko.
LEER NOTICIA →Berriak
Atlantikoko Hiriek bat egingo dute Donostian klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka borrokatzeko
Atlantic Cities sarearen urteko Batzar Orokorra eta mintegia Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian egingo dituzte maiatzaren 24an eta 25ean, sarearen lehendakaritza Gipuzkoako hiriburuak duela baliatuz. Topaketak formatu hibridoa izango du, eta sareko kideek adierazpen bateratua sinatuko dute klima-aldaketak kostaldean eragiten dituen ebidentziak mahai gainean jarri eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko konpromisoa berresteko.
LEER NOTICIA →Euskal gastronomiaren erreleboa bermatuta dago
Akelarre jatetxeko sortzaile eta sukaldari Pedro Subijana, Xarma Cook & Culture jatetxeko sukaldari eta arduradun Aizpea Oihaneder, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusi Joxe Mari Aizega eta Gipuzkoa Ostalaritza-ko idazkari nagusi Kino Martinez euskal gastronomiaren belaunaldi aldaketaz eztabaidatzeko elkartu dira Radio San Sebastian irrati kateko Hoy por Hoy San Sebastian saioan, Donostiako Gizarte Kontseiluko lehendakari Daniel Zulaikarekin batera.
LEER NOTICIA →
Gizarteko Kontseiluaren urteko bigarren eztabaida saio berezia, Radio San Sebastián – SER irrati katean
Radio San Sebastián – SER irrati kateko Hoy por hoy San Sebastián saioak Donostiako Udaleko Gizarte Kontseiluaren hurrengo eztabaida berezia hartuko du astelehenean, maiatzak 16, Gipuzkoako sektore gastronomikoaren belaunaldi arteko erreleboa aztertzeko.
LEER NOTICIA →
Donostiako Gizarte Kontseiluak hiriko etorkinen papera izan du aztergai
Donostiako Gizarte Kontseiluak urteko bigarren osoko bilkura egin du astelehen honetan, maiatzak 9, Donostiako udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan. Donostiar berrien inguruko saio monografikoa izan da, eta Daniel Zulaika Gizarte Kontseiluko presidentearekin, Eneko Goia alkatearekin eta Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariarekin batera, hiriko hamar eragilek hartu dute parte bileran.
LEER NOTICIA →Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak 2022ko Gizarte Kontseiluaren Sariaren oinarriak onartu ditu
Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak urteko bigarren bilkura egin zuen atzo, apirilak 25, datorren maiatzaren 9an udaletxean egingo den Gizarte Kontseiluaren deialdia eta aztergaiak onartzeko.
LEER NOTICIA →María José Sanz: “Hiriaren erresilientzia kolokan jar dezake klima-aldaketak eragindako muturreko fenomenoen azelerazioak”
Donostiako Udaleko Gizarte Kontseiluak antolatuta, María José Sanz Sánchez BC3 Basque Centre for Climate Change erakundeko zuzendari zientifikoak online mintegia eskaini du, Nola prestatzen dira hiriak klima-erronkarako? Eta Donostia? izenburupean.
LEER NOTICIA →
Online topaketa: “Nola ari dira prestatzen hiriak erronka klimatikorako? Eta Donostia?”
BC3 Basque Centre for Climate Change erakundeko zuzendari zientifiko María José Sanz Sánchezek Nola ari dira prestatzen hiriak erronka klimatikorako? Eta Donostia? online konferentzia eskainiko du Donostiako Udalaren Gizarte Kontseiluaren baitan.
LEER NOTICIA →Martxoaren 8aren harira, Donostiako emakumeen zirrimarra
Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna da. Bide luzea egin dugu, baina beste horrenbeste dugu egiteko. Egungo egoera aztertzea ezinbestekoa da helburuak finkatzeko eta lan-ildoetan aurrera egiten jarraitzeko. Eta, horretarako, informazio objektiboena datuek ematen digute.
LEER NOTICIA →










