Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorra aste honetan bildu da batzordeko kideek Udalaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapen-dokumentuari egindako ekarpenak aztertzeko.
LEER NOTICIA →Berriak
2025eko aurrekontuen, Plan Orokorraren eta Etxerik Gabeko Pertsonen Dekalogoaren azterketarekin hasi du urteroko jarduna Gizarte Kontseiluak
Donostiako Gizarte Kontseiluak urteko lehen bilera egin zuen urtarrilaren 28an, 2025eko ekitaldiari hasiera emateko. Lehen saio honetan hiriaren etorkizunerako funtsezkoak diren hiru gai aztertu ziren: Etxerik Gabeko Pertsonen lantaldeak Lanerako Dekalogoa eman zion Eneko Goia Donostiako alkateari, udal aurrekontuaren proiektua aurkeztu zen eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerapenaren berri eman zen.
LEER NOTICIA →ASETT Gizarte Ekonomiaren Abangoardiako Hub-ak ateak ireki ditu Miramar Jauregian
Atzo goizean inauguratu zen ASETT Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank zentroa Miramar Jauregian. Gizarte ekonomiari eskainitako nazioarteko bokaziodun espazioa da, eta ekitaldian izan ziren instituzioetako ordezkari eta sektoreko eragile nabarmenak, gizarte ekonomiaren alorrean Donostiaren erreferentzialtasuna agerian utziz.
LEER NOTICIA →SER irratian bildu dira Donostiako Gizarte Kontseiluaren Sariaren hirugarren edizioko ahotsak
Donostiako Gizarte Kontseiluaren Sariaren hirugarren edizioko diplomak banatu eta astebetera, SER kateak topaketa bat antolatu du aurtengo hiru proiektu finalistei ahotsa emateko. Saritutako ekimenen ordezkariek hainbat hausnarketa partekatu dituzte solasaldian, eta hiriko Gizarte Kontseiluak ematen duen sariaren bultzada azpimarratu dute.
LEER NOTICIA →Tecnun. Ingeniaritza Eskolaren Tantaka proiektuak jaso du 2024ko Gizarte Kontseiluaren Saria
Donostiako Gizarte Kontseiluak atzo, abenduaren 11n, egin zuen urteko azken bilera. Hiriarentzat estrategikoak diren hainbat proiekturen aurrerapenak aurkeztu ziren bertan, eta hiritarren ekimen onenaren Gizarte Kontseiluaren III. Sariko finalistei diplomak banatu zitzaizkien.
LEER NOTICIA →Donostiak zientzia-estrategia indartu du nazioarteko erreferente eta tokiko azterketekin
Donostiako 2030 Plan Estrategikoaren Zientzia Lantaldearen bigarren bilera azaroaren 20an izan zen, Euskadiko Parke Teknologikoaren Donostiako campusean. Topaketak hiriko zentro teknologiko nagusietako ordezkariak bildu zituen, baita Eneko Goia Donostiako alkatea, Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendaria eta Anna Bröll Bartzelonako Udaleko Zientzia eta Berrikuntza Saileko arduraduna ere.
LEER NOTICIA →Atlantic Citiesek bost lantalde osatu ditu sarea indartzen jarraitzeko
Eneko Goia Donostiako alkatea Coruñan izan da Atlantic Cities sareko zuzendaritzaren bileran. Bresten egindako azken batzarrean Coruña hiriari eskualdatu zion lehendakaritza Donostiak, eta bisita honetan, babesa eta lankidetza agertu dizkiote Donostiako alkateak eta Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak sareko presidente berria den Ines Rey GarcĂa Coruñako alkateari.
LEER NOTICIA →Donostiako Gizarte Kontseiluak Bartzelonako Consell de Ciutat-en 20. urteurren ekitaldian parte hartu du
Bartzelonako Consell de Ciutat partaidetza-organo nagusiak 20 urteko ibilbidea ospatzeko ekitaldia egin du Bartzelonako Udaleko SalĂł de Cent aretoan. Saioan izan dira hainbat hiritako Gizarte Kontseiluetako ordezkariak, hala nola, Daniel Zulaika Donostiako Gizarte Kontseiluko presidentea; organo parte-hartzaile hauen erronkei eta aukerei buruzko mahai-inguruan hartu du parte, hain zuzen.
LEER NOTICIA →Plan Estrategikorako Batzordeak lanean jarraitzen du 2030 Estrategia gauzatzeko bidean
Plan Estrategikorako Batzordeko kideek bilera egin zuten joan zen astean 2030 Estrategian eta honen baitako proiektuen garapenean aurrera egiteko. Gainera, Donostiako Sustapeneko EKINN gunean egindako topaketa baliatu zuten Estrategia Bulegoak egindako Herritarren Pertzepzio Inkestaren emaitzak aztertzeko.
LEER NOTICIA →










