Gaur, otsailak 11, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta ACBAko (Agglomération Côte Basque-Adour) lehendakari eta Baionako alkate Jean-René Etchegarayk lankidetza protokoloa sinatu dute, Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berastegui aurrean dutela. Protokolo honi esker, kulturaren, turismoaren eta mugikortasunaren arloko proiektu bateratuak finkatu eta sustatu ahal izango dira.Hitzarmen honen ardatza, hain zuzen, 2016k emandako aukera da; alabaina, hiritartasunetik harago doan asmo argia dauka.
LEER NOTICIA →Berriak
Hirien plangintza- eta berrikuntza-eredu berriei buruzko proposamenak egiteko adituak elkartuko dira Donostian
Iraunkortasuna, parte-hartzea eta inklusioa izango ditu hizpide.
Otsailaren 12an eta 13an, Donostiako Carlos Santamaria zentroan AGORA 2015, Hiri-berrikuntza lantegiak biltzarra egingo da. Topaketa horretan arlo hauetako aditu kualifikatuak bilduko dira: hirigintza eta arkitektura, ingurumena, ekologia, soziologia, IKTak eta abar.
AGORA 2015 hirien plangintza- eta berrikuntza-eredua nola berreraiki eta egungo gizartearen etorkizuneko erronkei nola aurre egin hausnartzeko lantegia da. Aipatutako eremuetako ikasle eta profesionalak ditu helburu, eta askotariko ikuspegiak bideratu nahi ditu gaurkotasun handiko gai hauetan: aldaketa klimatikoa, eraikuntzaren alorreko araudiak, hiria merkaturatzea, arlo publikoa pribatizatzea, auzotarren mugimenduak, parte-hartzea, hiri-georreferentziazioa, hub-ak, workshop city protocol, smart cities, open source, big data…
LEER NOTICIA →Proiektu deialdia: Euskal Eurohiriko eKop saria 2015 – mugaz gaindiko enpresa ekimenarenari
Euskal Eurohiriko turismo sektoreko topaketa
Lehen topaketa honen helburua bi aldeetako lankidetzari bultzada handi bat ematea da Donostia Europako kultura-hiriburu izango dela aprobetxatuta. Topaketa, Donostia 2016 Fundazioko egoitzan burutu da. Turismo alorreko 60 enpresek eta erakunde turistikoek hartu dute parte.
LEER NOTICIA →Plan Estrategikorako Lan Batzordeari argi berdea
Hiriko Gizarte Kontseilua gaur arratsaldean batzartu da, beste gai batzuen artean, Plan Estrategikorako Lan Batzordearen sorrera onartzeko.
Ohiko batzarrean, gainera, Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoaren aldaketaren berri eman dute eta Kontseiluaren barruan sortu diren Batzorde Iraunkorraren eta Inklusio Taldearen dinamika eta funtzionamendua aztertu dituzte.
LEER NOTICIA →Donostia Lagunkoia Hiri Plana, Euskadi Lagunkoia ekimenaren barruan aurkeztu dute
Donostia Lagunkoiak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskadi Lagunkoia ekimena EAEko udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida praktikoaren aurkezpenean hartu du parte gaur. Donostia Lagunkoia Hiri Planak aldaketa demografikoaren erronka handian jarri nahi izan du arreta, eta erronka hori mezu baikor bihurtu nahi izan du.
LEER NOTICIA →
Donostiak eta Bartzelonak adineko pertsonen bizi-kalitatearen inguruko esperientziak partekatu dituzte
Bartzelonako Udaleko ordezkaritza batek Donostia bisitatu du egunotan, hiri honetan bultzatzen diren zahartze aktiboaren, adineko pertsonen eta egoitza-ereduaren inguruko politikak lehen eskutik ezagutzeko.
LEER NOTICIA →DSS2016EUk uda-gau bateko ametsa biziko du
2016 udako une indartsuenetako bat izango, literatur historiaren obra ezagunenetako bat, William Shakespeareren “Uda-gau bateko ametsa” 2016ko udako solstizioan antzeztuko da Donostian. Duela gutxi ezagutu dugun kultur proiektua da, Ahotsen Itsasargiaren barnean da eta udazkenean bere lehenengo urratsak ematen hasia da.
LEER NOTICIA →Donostiak komunikazio estrategikoari eta hiri-marketingari buruzko jardunaldi batean parte hartu du
Estrategia Bulegoak, pasa den irailaren 30ean, Zaragozako Udalak antolatutako eta Connecting cities, building successes europar programaren barruan kokatutako “La comunicación estratégica de la ciudad de Zaragoza” topaketan parte hartu zuen.
LEER NOTICIA →










