Irailaren amaieran Esloveniako hiriburuan, Ljubljanan, Future of Cities Foruma egin zen. Forum hau 2011. urtez geroztik egiten da eta aurten Euskadi ere bertan izan da, gonbidatutako eskualde gisa. Donostia eta Bilbo egon ziren topaketa honetan, Mondragon Taldeko hainbat erakunderekin batera. Ljubljana Green Capital izango da 2016. urtean.
LEER NOTICIA →Berriak
Goako (India) lehen ministroak Donostia bisitatu du
Juan Karlos Izagirrek, Donostiako alkateak, Manohar Parrikar, Goako lehen ministroari harrera pribatua egin zion udalean. Ondoren, Parrikar buru zuen Indiako delegaritzak, Aquariuma eta Kursaala bisitatu zituen.
Goako lehen ministroak jakin-min berezia izan zuen Donostiako mugikortasun sistemaren nondik-norakoak ezagutzeko.
LEER NOTICIA →
Gizarte Kontseiluko Batzorde Iraunkorra
Ekaineko Udalbatzan Gizarte Kontseiluaren araudiaren onespena egin ondoren, Batzorde Iraunkorraren lanak aurrera jarraitzen du. Uztailaren 18an, bilera burutu du Batzordeak, Donostiako Estrategia Bulegoan, Plangintza Estrategikorako Lantaldearen sorreraren inguruan aurrerapausoak emateko xedeaz.
LEER NOTICIA →2016ra begira lotura sendotuz
2016ko Kultur Hiriburutza aukera ona da Donostiarentzat eta inguruko hirientzat.
LEER NOTICIA →Donostia Lagunkoiak 134 neurri ezartzen ditu hiriko lagunkoitasuna hobetzeko
Tokiko Gobernu Batzordeak gaur onartu du formalki Donostia Lagunkoia plana, pertsona adindunen eta, oro har, donostiarren bizi-kalitatea hobetzea xede nagusi duena.
Datozen asteetan eratuko da planaren betetze-mailaren segimendurako eta egiaztapenerako batzordea.
LEER NOTICIA →IKASTAROA: Gobernantza berria herritartasun berrirako
NOIZ: Irailak 4-5
NON: Miramar Jauregia. Donostia
ZUZENTZEN DU: Bilbao Metropoli 30-k eta Donostiako Estrategia Bulegoak.
Matrikularen prezioa maiatzaren 31ra arte: 60 €.
Matrikularen prezioa Ekainaren 1etik aurrera: 68 €
LEER NOTICIA →
2013ko Behobia Donostia edizioak Gipuzkoan 15 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen
Deusto Business Schoolek egindako ikerketa batek lasterketan parte hartzen duen atleta bakoitzaren eta harekin datozenen batez besteko gastua 337 eurokoa dela dio( lasterketak irauten duen asteburuan zehar).
LEER NOTICIA →Donostiak 2016ko Hiriburutza aurkeztu du CIDEU sareko XXI. kongresu eta biltzarrean, Kolonbiako Medellin hirian
CIDEU Hirien Garapen Estrategikoaren Iberoamerikako Zentroko presidenteorde izendatu dute Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, eta presidente, berriz, Aníval Gaviria Medellíngo alkatea (Kolonbia). Hala erabaki zuten Kolonbiako hirian apirilaren 5ean egindako CIDEUren Biltzar Nagusian.
LEER NOTICIA →Lau euskal artistek “Corners of Europe” proiektuaren baitako Northern Ireland Xpedition-an.
Pasa den urteko urrian Euskal Herrian izandako Basque Xpeditionaren ostean, Norther Ireland Xpedition delakoa ospatu zen joan den, martxoan. Diziplina ezberdineko lankidetza-proiektuen sorrera sustatzea helburu duen Corners proiektuaren seigarren espedizioa, alegia.
LEER NOTICIA →










