Pasa den urteko urrian Euskal Herrian izandako Basque Xpeditionaren ostean, Norther Ireland Xpedition delakoa ospatu zen joan den, martxoan. Diziplina ezberdineko lankidetza-proiektuen sorrera sustatzea helburu duen Corners proiektuaren seigarren espedizioa, alegia.
LEER NOTICIA →Berriak
Auzo elkarteek pisu handiagoa izango dute Gizarte Kontseiluan
Udaleko osoko bilkurak aldaketak berretsi beharko ditu. Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatuak izena aldatuko du –Plan Estrategikoaren Lan Batzordea izena izango du– eta ordezkatutako pertsona-kopurua handituko da –29tik 38ra–.
Auzoen ordezkaritzak –elkarteen bidez– pisu handiagoa hartuko du; izan ere, 5 ordezkari izango dituzte auzoek Gizarte Kontseiluan, 3 ordez. Hala, udal parte-hartzeko ereduari laguntzen zaio, auzoen komunitate-ekintza indartzeko.
LEER NOTICIA →
Oarsoaldea Euskal Eurohiriko kide berria.
Joan den martxoaren 7an burututako Euskal Eurohiriko batzarrak Oarsoaldearen batzea onartu zuen, Baionatik Donostiara doan hiri multzoan ez zegoen eskualdea bakarra.
Eurohiria osatzen duten eskualdeetako arduradunek, San Markos Gotorlekuan bildurik, modu positiboan balioetsi zuten Oarsoaldearen batzea.
LEER NOTICIA →
Gizarte Kontseiluko Batzorde Iraunkorra Tabakaleran bildu zen
Tabakalera proiektuaren bilakaera ezagutzera emateko balio izan zuen, besteak beste, ohiko bilerak. Baita Gizarte Kontseiluaren akzio-ildoak eta lehentasunak ezarriko dituzten lan-taldeak eta hauek osatuko dituzten kideak eta gaiak proposatzeko balio izan zuen ere.
LEER NOTICIA →Donostiako 318 establezimenduk egin dute bat bezeroei euskara bermatzeko asmoa duen kanpainarekin
Donostiako 318 establezimendutan euskaraz hitz egiteko eta euskaraz artatuak izateko aukera bermatuta daukate herritarrek. Donostiako Udalak denda eta tabernetan euskara sustatzeko abian jarritako kanpainarekin bat egindako establezimenduak dira horiek guztiak; “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmoaren lehen faseak emaitza oso positiboak eman ditu.
LEER NOTICIA →“Mundu baketsuago bat lortzearen alde” lan egiteko konpromisoa hartu dute Donostiako Adierazpena sinatu duten hiriek
Estrategia 2020, Donostia 2016 eta Bigarren Mendeurreneko bulegoen bidez Donostiako Udalak antolatuta, Dresden, Sarajevo, Milan, Wroclaw, Gernika-Lumo, Granollers eta Madrilgo ordezkariak Kursaalen bildu dira, Gerrek Suntsitutako Hirien Topaketan parte hartzeko.
LEER NOTICIA →Gerrak suntsitutako Europako hiriei begiradarekin oroituko du Donostiak bigarren mendeurrena
Azaroaren 21ean, gerrek suntsitutako hirien omenezko ekitaldia izango da Kursaal jauregian; Dresden, Sarajevo, Milan, Wroclaw, Gernika-Lumo, Granollers, Madril eta Donostiako ordezkariak elkartuko dira bertan.
LEER NOTICIA →Euskal Eurohiriak bere etorkizunari buruzko hausnarketari ekin dio Donostian
Euskal Eurohiriaren Foruma egingo da, gaur eta bihar, Miramar Jauregian, Donostia suntsitu eta berreraiki zeneko bigarren mendeurrena eta Euskal Eurohiria sortu zeneko 20. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Forumean, Euskal Eurohiriko eragileek espazio horren egungo egoerari eta etorkizunari buruzko hausnarketa eta azterketa egingo dituzte.
LEER NOTICIA →DSS2016EUk ECOC topaketa ekarriko du 2014 urtean
Itziar Nogerasek, Donostia 2016ko zuzendari orokorrak, parte hartu du Kosicen (Eslovakian) ECOC (European Capital of Culture, Europako Kultur Hiriburua) izandako topaketan, zeinak aurten kultur hiriburua den hiri eslovakiarrak antolatu duen.
LEER NOTICIA →











