Gizarte Ekonomiaren Abangoardiako Hub-aren egoitza izango da Donostia, eredu ekonomiko hori bultzatzen duen berrikuntza, ezagutza eta proiektuen lehen zentroa Gipuzkoako hiriburuan kokatuko baita. Yolanda Díaz lehendakariorde eta Lan ministroak atzo goizean egin zuen iragarpena, Madrilen egindako Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresa Konferentziaren batzordearen ondoren, eta proiektuak amaiera ezin hobea emango dio Donostiako 2023 Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzari eta Donostiako Udalak, Estrategia Bulegoaren bitartez, lurraldeko gizarte-ekonomiako erakunde eta eragile nagusiekin batera egindako lankidetza-prozesuari.
LEER NOTICIA →Berriak
Donostiarren %94 pozik dago Donostian bizitzearekin
Inkestaren arabera, Donostia bizitzeko leku ona da, bereziki, adinekoentzat, elkarrizketatutako hamar pertsonatatik bederatzik diotenez (% 91,4), LGTBI pertsonentzat (% 94,3), bai eta seme-alabak dituzten familia gazteentzat ere (% 86,1).
LEER NOTICIA →
Donostia, 15 urtez erreferente zientzia eta berrikuntzan
Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak emandako Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria aintzatespena jaso dute 24 hiri eta udalerrik, eta horien artean da Donostia; 100.000 biztanletik gorako 10 hirietako bat da, hain zuzen, Gipuzkoako hiriburua. Tokiko politikak definitzeko eta osagai zientifiko, teknologiko eta berritzaile handia duten enpresei laguntzeko I+G+Brekin duen konpromisoagatik berritu du aitortza hiriak, beste behin.
LEER NOTICIA →Hiriko zentro teknologiko nagusiak E2030DSSren zientzia- eta berrikuntza-estrategian lan egiteko elkartu dira
Hiriko E2030DSSari lotuta, Donostiako Estrategiak bilera egin du Donostian egoitza duten puntako zentro teknologiko nagusien ordezkaritza batekin, hiriko Zientziaren, Berrikuntzaren eta Ezagutzaren egitura garatu eta sendotzeko estrategian lanean jarraitzeko. Donostiak bi hamarkadatik gora daramatza ildo horretan lanean, eta izen handiko enpresa, zentro eta ikertzaileen ekosistema garatu du; orain, Zientziaren Hiri gisa duen proiekzioa hobetu nahi du hiri, estatu zein nazioarte mailan.
LEER NOTICIA →Bultzatu 2050 Hiri Agendaren 2. jarraipen-txostenak positiboki baloratu du Donostiak zientziaren eta berrikuntzaren alorrean egindako bilakaera
Bultzatu 2050 Euskadiko Hiri Agenda epe luzerako plangintza-estrategia da, lurraldearen hiri-garapen iraunkorra gidatzeko diseinatutakoa. Europako Hiri Agendarekin eta NBEk ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuekin (bereziki 11. helburuarekin, hau da, hiri eta komunitate jasangarriak) bat egiten du, eta horixe du, hain zuzen, helburu: hiri eta udalerri bizigarriagoak, erresilienteagoak eta ekitatiboagoak sustatzea, klima-aldaketa, mugikortasuna, etxebizitza, gizarteratzea eta ekonomia jasangarria bezalako erronkei aurre egiteko.
LEER NOTICIA →Donostiako Estrategia Bulegoak hiriari buruzko pertzepzio-inkesta jarri du abian
Donostiarrek hiriari lotutako gai nagusien inguruan duten iritzia jasotzeko, Estrategia Bulegoak pertzepzio-inkesta bat aktibatu du maiatzean. Elkarrizketak telefonoz egingo dira, 943 930 221 telefono zenbakitik, eta galdeketaren batez besteko iraupena 15 minutukoa izango da.
LEER NOTICIA →Martxan da Gizarte Kontseiluaren dinamika berria, kaleko egoeran dauden pertsonen beharrei erantzuteko helburuarekin
Donostiako Gizarte Kontseiluak apirilaren 16an egindako bileran hiru gai nagusi izan zituen aztergai: 2024ko udal-aurrekontuak, kale-egoeran dauden pertsonak, eta herritarrek zientzian parte hartzeko plataforma. Daniel Zulaika presidentearen eta Eneko Goia alkatearen hitzetan, lehentasunezkoak eta garrantzia handikoak dira hirurak.
LEER NOTICIA →Donostiako auzoen gaineko hiru ikuspegi
Donostiako Gizarte Kontseiluak Donostiako auzoen bilakaerari buruz antolatutako topaketak agerian utzi du ingurune hurbilean komunitatea sortzeak eta espazioak barruti bakoitzeko bizilagunen beharretara egokitzeak duen garrantzia.
LEER NOTICIA →Eztabaida saioa SER katean, Donostiako auzoen bilakaeraren inguruan
Gizarte Kontseiluak SER irrati katean antolatzen duen urteko lehen eztabaida-saioa datorren asteartean egingo da, martxoaren 19an, eta Donostiako auzoek azken hamarkadetan izandako bilakaera izango dute aztergai gonbidatuek.











