Berriak

Gure etorkizuneko hiria eraiki nahi izanez gero, planetaren bilakaera aintzat hartu behar dugu

Gaur arratsaldean, Etorkizunaren Egoera 2011 txostenaren aurkezpena egingo da Donostian, mundua 2030ean eta aurrerago nola izan litekeen planteatzeko prospektiba ariketa egiten duen dokumentua. Lan hau Millenium Proiektuaren barruan sartzen da, eta haren zuzendari eragile Jerome C. Glenn izango da txostena aurkezteko ardura izango duena. Hitzaldia, Estrategia Bulegoak Prospektiker eta Donostiako Udalaren lankidetzaz antolatua, 19:00an izango da, Udaletxeko Udalbatza Aretoan.

LEER NOTICIA →

Hirien hobekuntza, adineko pertsonak kontutan hartuaz egiteak, herritar guztien mesederako izango da

Munduko berrogei hiri eta eskualde elkartu ziren Dublinen, Adinarekin Hiri Lagunkorren lehen Nazioarteko Biltzarrean. Donostiako ordezkaritza han egon zen, Estrategia Bulegoaren bitartez. Adinarekin Hiri Lagunkorren Sareak “Dublingo Adierazpena” onartu zuen. Zahartze aktiboaren aldeko konpromiso bat da, eta, aldi berean, adineko pertsonei eginiko aitortza bat, besteak beste, gizartean, ekonomian eta kultur arloan eginiko ekarpenagatik.

LEER NOTICIA →

Donostia, ioien, protoien eta elektroien mundu mailako hiriburua

Ukaezina da Donostia zientzia eta berrikuntzaren hiria dela. Horregatik jaso zuen, hain zuzen, duela urtebete Zientzia eta Berrikuntzaren Ministerioak emandako aitorpena.

Baina, horretaz gain, egun batzuez Zientziaren Mundu mailako Hiriburua bihurtzeko behar adina azpiegitura badu, eta hori erraz egiaztatu zen irailean, Kursaal Jauregian partikula- azeleragailuei buruz egindako IPAC 2011 biltzarrean

LEER NOTICIA →

San Telmo, pixkanaka dastatzeko gozokia

Pasa den apirilaren 2an San Telmo Museoak ateak ireki zizkion publikoari, agintariekin inaugurazio ofiziala martxoaren 28an egin arren. Ondorengo egunetan, Estrategia bulegoak bertan esperimentu bat egin nahi izan zuen, eskala txikian: 4 eta 12 urte bitarteko haur talde batekin museoa bisitatu. Ez da edonolako gauza. Ezer ez uki ez dezaten lortu (ezta hautsi ere) eta beraien begiradatan piztu zaien interesa neurtzen saiatzea, erreportaje bat baino gehiago, estoizismo, baretasun eta adore, adore handiko jarduera izan zen.

LEER NOTICIA →

IMPULSAMOS


ALIANZAS